Errenteriko sagardoaren pregoia
Artola, Ramon
Pregoi-egilleari
zioten bein deitu
zezan sagardo asi-
berri bat pregoitu,
esanaz neurri zarrak
kendutzen zirala
eta litro kontuban
egin bear zala;
bada otsegiteko
onen prezioa,
zala amar zentimo
baten balioa.
Konforme gelditurik
aitona irten zan,
baņan apenas bere
echeraņon joan zan,
neurri eta prezio
berrien izenak
memori plakotikan
joan zitzaizkan denak.
Alas ere pregoia
zarri zuben egin,
baņan neurri konturik
etzuben otsegin;
bigarren chandan ere
aitatu etzuben,
eta jende guziya
parrez utzi zuben.
Baņan irugarrengo
kantoira zanean,
ikusirik zegoala
bere jabea an,
esan zuben, lenengo
jorik atabala
eta jende guziya
algaraz zegoala.
"Onlako tokitan da
"asi choch berriya,
"ongi entera bedi
"nigandik erriya,
"gaurdandik jartzen dira
"kilo ta metrua,
"eta amar metruan
"da kilometrua."
|