Ernanin. (On Ignazio Uranga jaunari)
Artola, Ramon
Agiņeko miņ gogor
batekin Jose Juan,
zan lengoan apiņa
ateratzera juan;
eta apaitatzalle
dendan ari zanak,
utzirik beragatik
apaitatze lanak,
eman zion alki bat
an eser zedilla,
eta segiran asi
zan tenaza billa:
bere aiek iņola
billatu eziņez;
zebillela, zegoanak
agiņeko miņez,
esan zion: miņ asko
det nik agiņ ontan,
bart ere eztit utzi
gau guziyan lotan,
eta arren aguro
atera nazazu,
suprimentu ontatik
arren libra nazu;
eta ikusirikan
besteak an ala
ain oņaze gogorrez
egon ezin zala,
tenazikan billatu
ezin zulako an,
alikateak sartu
ziozkan aboan;
eta zituben indar
guziyak emanik,
berak batere artzen
etzubela miņik,
atera zion iru
kolpetan agiņa,
aski lardakatuta
lajarik mingaņa:
alaz ere basarri-
tar kankallak ala,
zion esan: Jainkoak
bedeinka zaitzala;
aundiya da paratu
nazun deskantsuba,
bere truk Jaunak eman
dizula Zeruba;
eta ura esanta
kanpora dendatik,
zijoala, apaita-
tzalleak atzetik,
eldu ta, esan zion:
aizazu Jose Juan,
pezta bat da kontuba
ta pagatuta juan;
ona da osasuna
bai ere Zeruba,
baņan bietana da
pezeta, diruba:
-ŋpezeta? esan zion
ezta jornal charra;
ateratzeagatik
agin bat bakarra;
nik dituzun guziyak,
nai badezu jarri,
debalde aterako
dizkitzut zerorri.
|