Erbiņudea eta arranoa
Artola, Ramon
Erbiņudea eiz pausoetan
baserri baten ondoan,
zebillela zan bi zankotatik
preso gelditu zepoan;
eta arrano batek goigoitik
ikusirikan ala an,
jachita bere zepo ta guzi
zuben aidean eraman.
An zeramala erbiņudeak
esan zion Ąai! au lana,
bestetzat artu nau ni bedorrek,
kulpik ez baitet nik jauna;
nere denboran naiz izan gaitzik
iņoiz egiņ ez dedana,
azeriya da olloak galtzen
beti ibilli oidana.
ĄNik ondo dakit dala bedorri
errege egaztiyena,
ez dubela nai beren galkerik,
daukala kontu denena;
bada onez gain berrizten diot
aurretik esan detana,
ni beti izan naizela ona,
gaitzik egiņ ez detana.
Ori eztakit eranzun zion,
zeran gaiztoa edo ez,
testigurikan gabe ez baita
erabakitzen chit errez;
nik dakitana da zu zepoan
zeundela preso beldurrez,
eta denbora charrean jartzen
zenaizkidala negarrez.
Presondegiyan ondutzen dira
lenaz gaiztoak diranak,
galdetu eta: nik eztet ezer,
esan oi dute dianak;
itzez ez dute kulpik izaten
obrak ez izan naiz onak,
siņale charrak ematen ditu
loturik dagon gizonak.