Erbi, ama eta umeak
Artola, Ramon
Erbi umeak ama
tentatzen zuben maiz,
esanaz, denboraz ni
emendik joango naiz;
nik eztet kabi zulo
onetan nai bizi,
munduba nolakoa
dan nai det ikusi:
baņan amak jakiņik
zer gerta zeikion,
kabitikan mugitzen
utzitzen etzion;
esanaz, arteraņon
arentzako mendik,
zirala bizitzeko
gaitzurri chit aundik:
ark esango ziola
noiz utzi kabiya,
eta noiz bear zuben
kanpoan abiya,
baņan pazienzirik
diņa ez izanik,
umeak egiņ izan
etzuben esanik;
achitu zubenean
itzultzeko era,
saltoka zan zulotik
kanpora atera.
Lego erdin bat bide
zubenean pasa,
esan zuben,-au poza,
oraiņ nago lasa;
oek mendi aundiyak,
oek gauza onak,
eztaki oek berri
kabiyan dagonak;-
eta ala gozoro
gora eta bera
zebillela, jachirik
erreka batera,
an billatu zituben
igelak kantari,
ziranak eguzkitan
ur eskiņan ari;
eta ikusitzeaz
allegatzez ura,
denak segiran salta
zutela putzura,
esan zuben bere gan,
oso arriturik,
izutiya ninzala
uste nuben len nik;
baņan ikusten danez
jende emengoa,
da oraindik ni baņon
izutiagoa;
eta berak dabiltzan
tokiyan ni ere,
ibil nindeke noski
beldurrikan gabe:
eta pasa nairikan
igari ur ura,
ark ere salta zuben
segiran putzura;
baņan egiņ etzuna
amaren esana,
izan zan itoa ta
urak eramana.
.............
Kontu onek ematen
diguna aitzera,
da, ongi esanik ez
artzeko gaitzera;
ongi lumatu gabe
egan asten danak,
arkituko ditula
gero bere lanak.
|