Eguzkiyaren sarrera
Artola, Ramon
Eguzkiyak makurka
mendiyen atzean,
gordetzen du argiya
illuna-bartzean;
urre disdirak gero
itsasperatzean,
eta goiyak tinta fin
politak artzean,
tristura bat sentitzen
baita biotzean.
Egunari indarrak
zaizkanean iltzen,
tristuraz dira gauza
guziyak umiltzen;
loreak joaten dira
makurka muiskiltzen,
micheletak urrezko
egochoak biltzen,
eta chori chikien
kantubak igiltzen.
Negarti ikusten da
mugitzen ibaiya,
triste errekachoa,
tristeturik goiya;
mur mur iturchuloko
ur kristal garbiya,
paltatzen zaiolako
zeruko argiya,
eta illun ta triste
itsaso aundiya.
Zabalde igaroak
ainbeste naspilla,
galtzen du egunazko
mur mura ta bulla;
saguzarrak irteten
dira jankai billa,
aitzen da ermitako
Ai-Mari eskilla,
eta ichuran dena
gelditzen da illa.
Ontan izar zeruban
barrenen zaudenak,
dis dis azpiyan dira
azaldutzen denak;
eta sarri, guk aruntz
begira gaudenak,
nairik gerenganatu
indar galdu lenak,
lotan jartzen ditugu
nekeakin penak.
|