Eguzkiyaren jaikiera
Artola, Ramon
Egun berriya asten
danekoz argitzen,
Chori chikiyak dira
jaikiyak argitzen;
ikusirikan zeru
azpiya garbitzen,
eta eguzkiyaren
arrastoak fintzen,
gaisoak dira pozez
kantari asitzen.
Presaz emanik aiek
mundubari jira
goiz jartzen da gu gauden
aldera begira ;
mugiera ikusten
zaiola argira,
urrezko gurdi baten
gaņean mendira,
igota azaltzen da
zabaldi aundira.
Sortzenda disdierak
emanaz ugari,
begirik para ezin
zaiola berari;
koroiz soindurik ain da
azaldutzen garbi,
zeru azpi ederra
pararik ostargi,
alderdi denetara
egoten du argi.
Arpegi urrezdatu
zeruban egiņak,
musuz doratzen ditu
goi zabal urdiņak;
modu berean bere
dizdiera fiņak,
laztantzearekin bat
beak eta gaņak
gauza guztiyak dira
azaltzen apaņak.
Jaiki-arazorikan
kanpora argiyak,
ikusten dira gauza
begiragarriyak;
uso churiyak dute
ematen erriyak;
zelai bustiyak lauki
pintatu berriyak,
eta perla ederrez
jantziyak mendiyak.
Brumak dubela churiz
tul baten ichura,
jachirik egoten da
ibaien burura;
sarri azaldediyen
azpi eder ura,
tul fiņa banaturik
odoiyen modura,
azaltzen da ibaiko
kristalezko ura.
Bertan inguru dena
ikusitzen dala,
ispillu biurtzen da
ibaiko kristala;
iruriztubaz balitz
bezelasen ala,
bere palastaretan
egan daramala,
intz eztitan gozoro
dagüen gain zabala.
Iturri chulo garbi
estaliyak lorez,
berriro asten dira
apaintzen kolorez;
beren chorchor soņuta
aurkera ederrez,
ezin betez daudela
magalak zillarrez,
zer grazi duten ez da
kontatutzen errez.
Argiz dijoan gisan
kanpoa galaitzen,
chori erresiņolak
dirade alaitzen ;
beren kontu modubak
asteko kontatzen,
arbol gain ederretan
dirala juntatzen,
oso kanta politak
dituzte kantatzen.
Ontan loreak ere
dirade ikusten,
nola kolko ederrak
zabaltzen dituzten;
kolore fiņ berriyak
artzen dira asten,
eta karmin purpuraz
diranean jazten,
dituzte beren grazi
denak erakusten.
Baletozke bezela
uztargiyan beera
micheletak jaikitzen
zaizkate gaņera;
arkitzen dutelako
gozotan aukera,
nola kolko aietan
jolasteko era,
egan ibiltzen dira
loretik lorera.
Su argi zerukoak
danekoz agertzen,
kanpo guztiyak ditu
pistu ta edertzen;
gainbat perlaz du jazten,
bestea doratzen,
gauza denak dituzte
koloreak artzen,
zeņen dan, gaitz, guztiyak
ikustez asetzen.
Koloreak jaikitzen
zaiozka goiari,
koloreak ur, zelai,
baso mendiyari;
oekin lore perlak
nola choriyari,
eta ikusten zaizka
kanpo osoari,
perlak, choriyak, eta
loreak ugari
|