Eche konejuba eta erbiya
Artola, Ramon
Koneju bat irten zan
echetik igesi,
esanaz libre nai det
kanpoetan bizi;
ispertu naiz betiko
ukulluko chokoz,
libertide gabeko
bizitza echekoz;
bada munduban beste
asko diran gisan,
libre nai det nik ere
gaurdindikan izan.
Ontan topaturikan
erbi bat mendigan,
zegoala eguzkiya
artubaz zelayan,
esan zion:-egun on
menditar gaztea,
atsegin det orrela
onez ikustea,
ni egon izandu naiz
itzalean beti,
eguzkitara irten,
eziņik echeti;
eztegu pasa izan
bizitza iguala,
zu emen onen ongi
eta ni an ala;
zeņen eranzun zion
erbiyak berari:
-bada kanpoa guchi
gustatzen zait neri;
nayago nuke bizi
nik eche barrenen,
eta ez egun eta
gau beldurrez emen;
-ai; esan zion, ori
iristen errez da;
neke aundirik egin
bearrikan ezta,
zuaz ni irten naizen
echera segiran,
eta beldurrik gabe
biziko zera an;
agerkai oek egin
ondoren alkarri,
echerako bidean
zan erbiya jarri;
eta echetik aronz
joan zana igasi,
bizi modu berrian
saintzen zan asi;
asi zan; baņan etzan
luzaroko izan,
iru egun baņan len
tranpan erori zan;
eta erbiya berriz
echera joan zana,
laugarren eguneko
izandu zan jana.
................
Eztegu ontzat artzen
izate gerena,
inbidia degu guk
beti besterena;
eta aren tokiyan
bagerade jartzen,
lengoari diogu
inbidiya artzen.
|