Eche bateko zakur-katubak
Artola, Ramon
Otordu segurubak
zituben zakurrak,
katubarentzat ziran
maipeko ezurrak;
oek chupatzen ere
maiz etzion uzten,
begi gaistoz baitzuben
zakurrak ikusten;
gisa artan zirala
eguerdi batean,
kanpoko katu zar bat
sartu zan maipean,
eta ikusirikan
zakurrak ura an,
bereala tragatu
nairik zitzaiyon joan;
bota zizkan gaņera
zarpak eta ortzak,
nairik atera bere
bizkarreko otzak,
baņan katubak ere
galdurikan lotsak
gogor zizkan iratsi
azkazal zorrotzak.
Ala zilipurdika
ibillirik biyak,
zakurrari atera
ziozkan begiyak;
eta bizi guziko
ichu utzirikan,
joan zan saltoka katu
zar ura andikan.
Gero ziran kontubak
eta komediyak;
nola zakurrak palta
zituben begiyak,
etzuben kazubela
non zegoan ikusten,
eta katubak beti
utsa ziyon uzten;
otordu ichubari
jartzen zizkatenak,
jaten zituben katu
echekoak denak;
orduban ziyon esan,
totoak mosari,
egiyetan chit asko
nai ziyola ari,
eta bizi zitezen,
pakez lagunkidan
aurrera alkarrekin
bear zutela jan.
Baņan katubak ura
zubenean entzun,
zion erdi farrean
jarririk eranzun,
lenago nor izan zan
oroitu zedilla,
ia ibiltzen altzan,
lagunaren billa,
bada ark etzeukala
aren bearrikan,
eta joan zeikiola
aldamenetikan:
ala gosea zer zan
erakutsi zion,
bein nai aiņ jaten utzi
izandu etzion.
..............
Ispillu onetan da
ikusten argiro,
gaistoa danari zer
datorkion gero;
gaitz egitearekin
mende daukanari,
allega leikiola
gaitz ura berari.
|