Easo-ar argidotarrak
Artola, Ramon
Kantauria-ko perla Easo-k
daukazki onrak jasoak,
zeren echora izan zizkaten
seme on baliosoak;
ez baititu nik gaur darabiltan
lirak din soņu gozoak,
kantatutzeko, beren egintzak
beren bertute osoak.
ŋNon zauzte bada musak, non
ergai onetan gorderik? (zauzte
ŋez gaur jarteko nere lirari
urrezdutako lokarrik?
laguntzalletzat ezpazait sortzen
zuen moduko izarrik,
eztet egingo pichiztutako
kantik neronek bakarrik.
Lagun nazute, bada, lagundu,
ibildu gabe tentatzen,
iruri eder argi dizdirak
kantu polit bat moldatzen;
Easo-arrak nor izan diran
bear bezela kontatzen,
beren egintza baliosoak
otsezti gozoz kantatzen
Easo-arrak izandu ziran
izkribu-lari argiyak,
Easo-arrak apeizpiku ta
eleiza gizon zoliyak;
Easo-arrak erregeakin
beren goarpelariyak,
Easo-arrak ontzigidari
eta gudari aundiyak.
Uri ontako semeak ziran
izan Idiakez-tar onak,
beren denboran Erregeakin
goarpelari egonak;
zuten balio aundiz biziro
maitatzen ziran personak,
mundu guzian sonaturikan
egondu ziran gizonak.
Oetakoa zan komentu bi
eragin baitzitubena
zeinzutan dan bat Uri ontako
San Telmo izen dubena:
mirestgarriya izan zalako
bizitza gizon obena,
oroimengarri gaur kale batek
darama beren izena.
ŋEta alda, bat, eztakienik
Okendotarrak nor ziran?
ŋoek itsasoz, etsaien kontra,
nola leiatu oi ziran?
beretako bi itsas kidari
aundiyak izan baziran,
irugarrena sitatuko det
atzerchogoko segiran.
Juan de Echaide izan zan beste
itsastar mirestgarriya,
arraiketara joanik zubena
billatu legor berriya;
oni deritzo gaur Terranoba
zeņetan baitan erriya,
daukana izen Echaide Porta
billatzalleak jarriya.
Aitagarriya izan zan ere
aita Domingo Meager,
teologo ta itzbiurskiņa
bizitu zana ez alper;
bere urrezko lumak maiz zuben
billatzen lan zer edo zer,
utzi zizkigun kanta jostalluk
ematen dute gaur eder.
Bada denbora aietan sortu
baziran gizon aundiyak,
gurean ere eztira danak
argitaratu chikiyak;
izan ditugu kidari onak
arrasto-lari argiyak,
soņu beraren jartzalle on ta
itz neurri-lari ernaiyak.
Oetan On Juan Manuel Besnes
kanta leikena argitzat, (bat
zeņen beraren luma arrasto
lanak dauden gaur aunditzat;
siņaletako Uri echean
bada beraren lanki bat
duen mereziz kontatzen dana
gauza begiragarritzat.
ŋEta zer malla bere oin alki
bear diot nik beresi,
Euskerak diraun arte aztuko
eztan kantari Bilinch-i?
bere itz neurtu baliosoak
arkitzen dira gaur guchi,
baņan guchiyak bear dutenak
bizi luzea irichi.
ŋTa nork eztaki gaur On Juan Jose
Santesteban-en izena?
ŋnork ezagutu etzuben soņu
berri jartzalle aiņ ona?
Euskaria-ri galdu zitzaion
ordaintzen gaitz dan gizona,
asko balio zubelako chit
nekez aztuko zaiona.
Beste bat ere bada oraindik
eztana aztugarriya,
izen eder bat goititurikan
obira jachi berriya;
au da chit maite zan Manterola
euskal izkribu lariya,
bere lumak lan ederrez apain
utziya Euskal-erriya.
Beragatikan oroitza eder
bat gorde bear du berak,
negar egiņaz eta malkozko
tintaz bustiyaz paperak;
au egin beio eta poz bat du
aztuko ama Euskerak,
zeņakgatikan biotzetikan
dizkan emango eskerrak
Seme ou oek oraindik loak
artu berriyak baitira,
eta kantakin esnatu gabe
joango naiz beste tokira,
Bitarte ontan antziņa lotan
jarri bat biet argira,
da esutea jarri Okendo
Antonio-ri begira.
Onen berriyak nola gaur Euskal-
erri guziyak dituben,
eztet esango itsasoz zer lan
egin izando zituben;
eztet esango mundu osoa
nola mirestu oizuben,
ezpada bere sorterri ama-
gandik merezi zer duben.
Bere sort-erri ama askotan
dalarik ontaz oroitu,
eztiyo lenaz irabazirik
daukan alkira bein deitu;
bada gaur egin bear lukena
da gizon aundi au goitu,
merezi duben sariyarekin
Easo-arra koroitu.
Ignazio bat Santu Loiolan
zillarrezturik baitago,
Getaria-ko erriyan bronzez
egiņa-berriz Elkano;
Motrikon jargoi berri batean
Churruka sarri andago,
eta Easo-ar itsas gizon
aundi Okendo ŋnon dago
Easo-k nola ama Espaņak
biar leieke beresi,
arrizko dorre aundi eder bat
ongi baituta merezi;
bere oroitza doatsukiyak
arkitu dezan non bizi,
mundubak diraun arte beraren
gaņean dedin ikusi.
Ezpadirade gizon aundiyak
jaiki eraiten argira,
beren egintza ederrak ere
ezkutatuko baitira;
ondoren sortzen diran aundiyak
ontaz jarririk begira,
aundiagoak izan ditezen
ŋzer suz berotuko dira?
Alcha deiogun bada bertatik
oroigarri bat berriya,
bere gaņean ikusi dedin
itsastar mirestgarriya;
onratu ditzan ama Espaņa
ta gure Euskal-erriya,
nola bere sort-orri Easo
eta, Donosti berriya.
Sariztu bedi umant aundi au
oroitza eder onekin;
sariztu bedi edo saritzat
beikio gaur lan au egin;
sariztu bedi dezan Okendok
pozgira gozoz bein jakin,
sariztu izan zutela dorre
oroigarrizko batekin.