Donostiyan Juan Jose igelseroa eta Jose Mari peoiya
Artola, Ramon
Eche berritan, Colon-
go aldamenean,
lengoan biyak ari
ziraren lanean;
eta zortziyak jota
senti zala gose,
gosaltzeko eseri
zan gure Juan Jose
zeñak epeldurikan
bere kasubela,
abiyatu zan jaten
an zeukan gibela:
ontan arrimaturik
peoi Jose Mari ,
biziya aterata
sardiñaren bati,
chancha gisan Juan Josek
esan ziyon : "Jan zak:
ez egon kuplimentuz,
dagonetik artzak:"
bada ura izan zan
eskeintza arrena,
artzen asita berak
jan naizuben dena;
jabeak eskuba beiñ
luzatzen bazuben,
ark lau edo bost golpe
egiten zituben,
esanaz piper geicho
bezela zeukala,
bañan jan zitekela
charra etzegüela;
bukatu zan denboran
Juan Joseren salcha,
eztulka zan bankutik
Jose Mari alcha,
eta galdeturikan
zer zuben eztulka,
ezin erantzun zuben
eju ta ejuka:
-Zer dek? ¿gaitz egin aldek?
¿geiegi aldek jan?
-Ez: eju eju, kontra-
ko eztarrira juan
-Egiya dek: nerea
juan bear zubena,
juan dek irera, ik dek
jan gosari dena.
|