Donostiya
Artola, Ramon
Aitzerak banituben
len erri onenak,
zala toki gustatu
oi zirana denak;
erakarde aundiyak
izanikan berak,
zitubela inguru
bereak ederrak;
eta batez erean
itsas-plai zubena,
zala bere berdiņik
iņon etzubena;
gisa artan nintzala
eroririk miņez,
eta ibildurikan
sendatu eziņez,
gero ere indardun
jarriko banintzan,
donkai bat egitera
erabaki nintzan,
bada nuben sendagiņ
edo medikubak,
agindurik artzeko
ur gaziz maņubak,
eta egonik nora
ez nekiela jo,
artu nuben bidea
Donostiyarako.
ŋNola kontatuko det
bertako sarrera,
zer igaro zitzaidan
ikusteaz bera?
toki ain politari
jartzeaz begira,
atsegiņez biotzak
eman ziran jira,
bada sinistpendurik
ametsen bat zala,
uste nuben zeruban
sartutzen nintzala;
eta ondorenean
ere ametsetan
bezelatsu bizitu
izan nintzan bertan;
gero noiz bat ubilla
neukana zankoan,
maņubak on egiņik
zitzaidanean joan,
sendatuta echera
nola joango nintzan,
ontara gabe bertan
gelditu bainintzan.
Gaur erri onegatik
nai nuke itzegin,
euskal-izkuntzan bere
agerkai bat egin;
luma apain goititu
moldazki zorroztuk,
euskal-izkuntzan asi
arte lan on justuk,
argitarako ditut
nere iritziyak,
euskal-omenak izan
ditzan Donostiyak.
..................
Gipuzkoa-ko lugorki edo kapitala,
Echonpetzen da mendi Urgull-en oņean,
Uso churi bat bezela, jaikitzen dala
Egak zabalik itsasoaren gaņean.
Len oso chikiya omentzan au ikusten,
Estucho zekarrelako bere kabiya,
Murrutzar beltzak etziotelako uzten,
Nai aiņ azitzen, egin danari aundiya.
Baņan lur jo eraiņik murru beltz aieri,
Uso ederri jar zedin libertadean,
Geroz egak zabaltzen baita beti ari,
Norabait joan nai balu bezela aidean;
Ala gertatzen da emana bi zatitan
Uso Uriya-ren izena daramana,
Bada jar ditzagun biyak oso argitan
Emango zaie biari agerkai bina.
Alderdi lenengokoan goititzen dira,
Eleizak bi, eta komentubak ere bi,
Plazakin plazachoak beste lau badira,
Kaleak ogeita bat edo ogeita bi.
Berak oso chukunki moldatu berdiņak
Zuzen dirala asko batzuk besteakin,
Echeak altutasun batean egiņik
Aurre oso polit begiragarriakin.
Ikuste batez irurizkatzen dutela
Pintura pantasiz egintako erriya,
Zarraren izena baizik eztubela,
Gertatzen dala iya guziya berriya.
Eta ŋzer esango degu besteagatik
Nolakoa dala onen beste egala?
Esan genezagukena da beragatik
Toki begiragarrienetan bat dala.
Billatzen zaiozka pauso leku ederrak
Ur-salto nola jolas gauza politakin,
Begiruna jar erazten dutela berak
Ez guchien gabaz argi pantaskiakin.
Billatzen dira ere lur mami zelaiak,
Arbol chit ikuskera ederrekoakin,
Nola mendiskacho eta loretokiak
Beren iturchulo soņu gozozkoakin.
Kaleak ditu arriz chit ongi ezarrik
Berdin, zuzenak, zabalak eta alaiyak.
Echeak asko balio dutenak aundik,
Beren aurre ederrakin oso galaiyak.
Kaleak eztira ogeitara allegatzen
Baņan ainbesteratu baitirade iya,
Bada erriya nola dijoan zabaltzen,
Denboraz bear du izan onek aundiya.
Plazikan bat du orain arteraņokoan,
Bera arku jirakin oso moduzkoa,
Oroigarri eder bat billatzen dala an
Jauregi eche aundi Probinziakoa.
Aitapentzea merezi duana ere da
Biltoki berri ya bukaeran dana,
Oroigarri balio aundikoa ain da
Guziak miresten dute beraren lana.
Baņan alde bat utzirik oen graziyak
Eta igorik Mota-ko sutunpadira,
Obeki ikus ditzagun alde guziyak,
Andik gozoro jarriko gera begira.
Lenengo begietara jaikitzen dana
Da Ozeano itsaso zabal aundiya,
Letarta edo Probidenziyaren lana
Miresgarri oso biotz mugigarriya.
Dira berriz ikusten beste alderdira
Erri jirako errio, zelai, mendiyak,
Ezin aspertu litezkeala begira
Egun osoan egonik ere begiyak.
Baņan ikusten dira beste gauzak ere,
Ez baita urrea azalkaitzen dan dena,
Kaiean gauzak erdi lo artuk baitaude,
Zeņak ikusteak ematen duben pena.
Nola beste bizi bideak ere dauzkan
Erriyak ez biziro pantesigarriyak,
Zeņen abe oso segurubak ez dauzkan
Beraren zutik egongarritzat jarriyak.
Alaz ere seme leial on berarenak
Nola beti langille ikusten baitiran,
Billaturik belar sendakairik onenak
Zorion lezateke egunen batean.
..............................
Erriya aldetikan
baitegu ikusi,
zein galaya dan bere
inguru ta guzi;
oraiņ ikustecho bat
dubena merezi,
da ere bere playa,
baitu zenbait grazi.
Au da maņu tokiya,
Koncha deritzona,
paraje seguruba
eta oso ona;
alderdi guzietan
dakarrena sona,
bere modukoetan
onentzat dagona.
Egite borobilla
du, ta da zabala
dago erriyagana
arrimatzen dala;
bada ikuste batez
ematen du ala,
iruristen du plater
urrezko bat dala.
Ozeanok maņatzen
dizkala eskiņak,
bagak bertara dira
bildumen berdiņak:
eta zati ditzaten
eriyaren miņak,
graziz zanbuiltzen dute
ur malla urdiņak.
Isuri guchirekin
lurra du berdiņa,
zeņetan billatzen dan
ondar oso fiņa;
maņu echol polliki
pintatubak gaņa,
egiten diotela
gauza chit apaņa.
Baitu beste chabola
bat, ere aundiya,
au da maņu echea
olez ezarriya;
zeņa arkitutzen dan
gaingiro jarriya,
pizkor dedin bertara
dijoan eriya.
Itsas gaņeko aize
min sendagarriyak,
osasungarri ditu
asnasten erriyak;
bide berez negubak
non udarak biyak,
ez dizkatela gaintzen
otz bero aundiyak.
Jolas-tokiya berriz,
leku au berez da,
jolas-biderik iya
iņoiz palta ezta;
egunaz edo gabaz
beti bada pesta,
ala bertan denbora
pasatzen errez da.
Franziyara arkitzen
zaiozka lau pauso,
joan ta jira egiten
dala merke oso;
maņu echeak berriz
denak ditu auzo,
ala gauza guziyak
daukazki erozo.
Osatzen zaizkalako
orrenbeste grazi,
lenaz gain jende asko
da bertara asi;
ala eraz gozoro
nai dubenak bizi,
Donostira bear du
bidea ikasi.
Iruri du sortitzak
milagroz egiņa,
lorien jayo toki
bat edo sarjiņa;
itz batez, ain da leku
polit atsegiņa,
euskeraz eztu itzik
famatzeko diņa.
Ezpalituzke orin
belch diranak esan,
berriro batiatu
liteke elizan;
lenago Donostiya
deitzen zayon gisan,
gaur izena Zeruba
bear luke izan.