Donostia-ko iñoiteriaren oroitza
Artola, Ramon
Donostia da, erri polit bat,
ezdilekena ukatu,
da esatia, len zan, polita,
gaur da ortatik trukatu;
politasunik pasarik oso
beste ichurik du artu,
ederra deitzen zaio ta eztu
izen au iñon lapurtu.
Donostia da lenago Iru-
chulo izena zubena,
orduban ere orain bezela
zana erri chit chukuna;
etsai erbeste-tarraren mende
zenbait alditan egona,
erre izandu zutena eta
berriro zutik dagona.
Onen galera konturik eztet
nai eman emen argira,
luma obeak nerea bañon
len ontan jardun baitira;
nai nukena da jarri iñotei
jolas joanari begira,
gure begien aurrera berak
nai bainituzke gaur jira.
Ekaizte gogor ura pasa ta
palta zirala erdiyak,
oraindik norzuk bait izan ziran
sortzeko jolas berriyak;
¿non zan orduko aien gogota?
¿zer gazte zeuzkan erriyak?
egin zituzten pestak etziran
izan oroitezgarriyak.
Iruchulo-tar arzayak ziran
azaldu plaza berriyan,
orduban sartzen baldin baziran
bezela beren erriyan;
len emendik joan eta ardizai
egon zirala Greziyan,
iruriste au moldatu zuten
berdin gabeko graziyan
Garai artatik artu baitzuten
iñotei pestak segira,
geroztik zenbait gauza ederri
egon baikera begira;
¿zeñek kontatu zer izan diran?
¿nork eman denak argira?
ezin liteken gauza diruri
ainbeste izan baitira.
Arzai jolasa egin ta sarri
berriro izan zan era,
iñotei postan ikustekoa
lengo gazteri berbera;
zeñetan baitzan eralde berri
oso polit bat atera,
non plazan zuten egin baratza
egillearen-papera.
Oek orrela igaro eta
beste gerozko urtean,
zapatagille maisubak ziran
irten eralde batean;
zeñetan zuten jardun kaunari
bakoitzak bere lanean
laguntzalletzat arturik andre
maiteak aldamenean.
Geroz ikusi izandu ziran
Arkadiako arzayak,
euskal kantuban sortzen plazara,
oso chuknuki janziyak:
non erakutsi izan zituzten
bakoitzak beren graziyak,
chit arritnak utzirik plazan
arkitu ziran guziyak.
Beste eralde batean ziran
izandu beargilleak,
bizar emalle, zapatariyak,
nola barrika-gilleak;
poto-egille, chorrochalleak
urotz ta pazingilleak,
oek izandu ziran iñotei
artako pestagilleak.
Ondoren ere aldi askotan
ziran egiten ikusi,
eralde oso banaitatubak
eta ez gero itsusi;
¿nondik zan sortzen doainki ura,
¿non zan lan artan ikasi?
toki denetan ezta billatzen
ainbeste gusto ta grazi.
Egiten ziran ijito pestak
egiten bidarienak,
Españia-ko gertakaien ta
aur-esku dantzarienak:
atzera utzi gabe bolakin
jokatzen ziran zezenak,
gazteakgandik toliatubak
ikus zitezken onenak.
Geroztik ere egin izandu
ziran eralde berri bi,
bat donkituba España-ri ta
bestea berriz Mari-ri:
berakgatikan laudantzak baizik
etzaio aitzen iñori,
ederrak izan ziran ta biyak
gustatu ziran ugari.
Pestak onela zutela emen
segira aldi luzean,
pistu izan zan gerra juandana
pestagillien kaltean;
bata bestien kontra jarririk
bizi ziranak pakean,
etzan izandu jolas konturik
gero aldicho batean.
Pena aundiyak zitubelarik
utzi igaro zan gerrak,
egin zan modu alik lenena
gordekaitzera okerrak;
asmatu ziran jolas berriyak
bai egin ere ederrak,
Donostiako gazteak ontan
eztira izan alperrak.
San Sebastian-en egun goizetik
dira soñubak asitzen,
marcha-berea joaz dituzte
loak galera-azotzen;
egun sentitik zortziak arte
ezta bullikan guchitzen,
iya eztute kale ta plazik
jiratu gabe utzitzen.
Kandelaria egun goizean
gertatutzen da au bera.
egun sentikotz irteten dira
soñulariak kalera;
eta oiekin beste geiago
ere bildurik batera,
ibiltzen dira egiñaz aurzai
iñudearen papera.
Zalduniote egunarekin
algarakada aundiyan,
allegatzen da iñotei Momo
eta sartzen da erriyan
zeñen bertatik arturik bere
zai len zeudenak erdiyan,
ibiltzen duten jiraka erri
zarrean eta berriyan.
Ikusten dira bei eta idi-
ezur-uts plazan jokatzen,
nola zaldunak beren ollar ta
atso zarrakin jostatzen;
pazingilleak kantari pazi
zulo gabeak konpontzen,
eta baratza-gilleak lore,
eder tartean danzatzen.
Bada agertu ditugun pestak
ezpadirade zatarrak
ez pentsa jolas egin guziyak
dirala oiek bakarrak;
ikusten dira plazan zurezko
bolakin zezen naparrak,
zeñak dituzten toriatutzen
bertako gazte alkarrak.
Pesta gilleak azkenerako
diralarikan nekatzen,
ezta oraindik arratserako
beste zerbaicho paltatzen;
Iñotei illtzen danari zaio
obiratza bat kantatzen,
eta onekin dira Iñotei
illaren pestak bukatzen.