Dama eta lorea. (Ipuia)
Artola, Ramon
Lorerik ederrena
baratza guziyan,
arkitzen zala erdi-
gordea sasiyan,
damak zion eskuba
luzatu berari;
era bereganatu
eziñikan ari
zala, zion bañan len
loreari eldu,
sasiyak zion esku
polita odoldu:
eta arkitzen zala
erdi negarrean,
gertaturikan bere
aita orduban an,
galdea egin zion;
negarrez zer zuben;
eta eranzun-jauna,
kutiziz nai nuben,
egin sasiyan daguen
lorearen jabe;
eta miñ arturikan
gelditu naiz gabe.
¿Zertan landatu zuben
arantza tartean?
¿librean zergatik ez
bestien artean?
-nik ez nuben landatu,
esan zion aitak;
sasiya bizi-leku
autu zuben berak.
-¡Ai zer tokiya zuben
autu bizitzeko!
eranzun zion, grazik
erakutsitzeko:
librean egon balitz
bestearen gisan,
zori onaren jabe
bear zuben izan,
nik nere apaingarri
artuko bainuben,
eta dantza lekura
eramango nuben;
non salan milla argi
ederren erdiyan,
perlaz apaindutako
urrezko gurdiyan
erregin bat gertatu
liteken moduban,
nere lore ederrak
argituko zuban;
begi guziyak ziran
izango beretzat,
eta grazi bereak
ongarri neretzat,
ala, an ederrena
nola zan izango,
lorien erregiña
zala zan esango.
-Bai; esan zion aitak,
ala izango zan:
erregin baten gisan
maitatuko baizan:
bañan argituko zan
urrengo eguna,
non, etzan gertatuko
gaba bezin ona:
orriyak zitzaiozkan
asiko legortzen,
eta indarrak joanik
lurrera erortzen,
urrengo egunean
maskaldurik bera,
ichura gaiztoan zan
joango ankapera;
eta segirukoan
eder dagona gaur,
baztarren batean zan
ikusiko zimaur:
bada ¿ez aldu obe
bizi or sasiyan,
eraso beldur gabe
jaunaren graziyan?
inbiri gabe, bestek
inbiriatuba,
amets gozoz laztantzen
dubela zeruba,
egunaren sentiyan
intz presko eztiyak,
kentzen dizkala bere
egarri guztiyak,
eta gero segiran
berriz eguzkiyak,
zabaltzen diozkala
kolkoko orriyak:
¿ez aldu obe orla
goititu buruba,
erakutsiyaz bizi
bide seguruba?
-tristeturikan oek
aitzeaz alaba,
esan zion aitari
aita, ibai, ala da!
...................
Onek erakusten du
dabillena zoro,
ez dala modu artan
biziko luzaro;
eta obea dala
erokeri gabe,
egitea bizitza
berdin baten jabe.
|