D. Pedro Calderon de la Barca-ren onorean kantachoa
Artola, Ramon
I.
Zure sorterri ama Españak
gaur dizu egiten deiya,
eskeñi nairik ostoz moldatu
zaitzun koroi bat berriya;
kopeta noble ori sointzeko
orduba da eta iya,
daukazun loa lajata jaiki
zaitez Don Pedro aundiya.
II.
Nekez oroitu baikerade, bi
giza aldiren buruban,
zeren su egin bear zitzaizun
lotara ziñan orduban;
bañan barkatu, gu nola sasoi
artan ez giñan munduban,
orduko partez orain ezarri
nai degu zure buruban.
III.
Guk untz ostoz ta erramuz degun
gisan moldatu zuretzat,
zuk diamantez zenuben egin
España osoarentzat;
bada geroztik dauka alchea
onore garri beretzat,
dizdiratubaz desitzatzitzen
zaizkala perlak guretzat.
IV.
Ziñan abade doaiz soindu bat,
dramalle bardin gabea,
zeñakin pistu zenuben gure
Jauna ganako pedea;
oraindik ere zera gauza chit
baliosoen jabea,
zartuak gatik ez dute jotzen
zure lan aundiyak bea.
V.
Zu zera utzi zizkiguzuna
irazekiyak argiyak,
azal zitezen urrutitako
bollargi jirak s gurbiyak;
ase eziñik gozoro egon
oi dira gure begiyak,
ikusten beren aurreanz utik
para ziñuzen egiyak.
VI.
¿Non dira zure memoriya ta
pluma doaizko zurea,
argitaratu zutenak zala
amets bat bizi gurea?
¡Zor andigaiya izan zan para
zenuben argibidea,
lan oroitgarri ura entzutez
ez ta aspertzen jendea.
VII.
¿Zer esango da ere biltoki
aundi mundukoagatik?
Zeñetan egin ziñuzen milla
Pintura eder gugatik!
Ikusten gera aberats, pobre,
zar, gazte, eder itsusik
zer moduz jaio bizi eta joan
oi geran mundutik guzik.
VIII.
Eta ¿zer dira sakramentuba
gaindutzen duten astoak?
¡O zein barrendik artubak dauden!
¡Zer pensamentu jasoak
beretan diran argitaratzen
gauza misteriosoak,
gizontasuna indarturikan
daukaten prutu gozoak.
IX.
Zure biurtzak azaltzen dute
nola dan Eukaristiya,
zer modutan dan ogi egiten
Cristo-ren gorputz eztiya;
au da abade baten itzakin
Jaun biurtutzen ostiya,
Bere graziyan indartu dezan
artutzen duben guztiya.
X.
Aiñ andigaiak badira oek
gañerakoak ¿zor dira4
¡O antz baleko chit mirariyak
kutuntzat gordetzen dira;
denak urrezko egakin ziyen
eman mundubari jira,
arriturikan utzirik jende
dena berari begira.
XI.
Zeiñ biltokiko jazkerarekin,
zein eleizako janziyan,
zure plumatik atera ziran
izkribu denak graziyan,
ala Europan non Amerikan,
Aprikan eta Asiyan,
Zure izena errespetatzen
dute gaur mundu guziyan.
XII.
Mundu osoan irukirikan
gloriya irabaziya,
zu ill ziñala esaten ari
da beti jemle guziya;
bada ikasi bezate denak
ez dala ori egiya,
Don Pedro-rikan etzan ill, dago
lotan oraindik biziya.
XIII.
Au bere lanak esaten dute
erabatkari justubak,
onore jaikitakoz egille
berena aberastubak;
ain berarekin egongo dira
biotz denetan piztubak,
non ez diran bein mundubak diraun
arte izango aztubak.
XIV.
Ama España maite maiteak
zenubelako merezi,
oroikagarri berri eder bat
egiten zitzaizun asi;
gaur da bukatu eta nor ziñan
dezaten denak ikasi,
Bere gañean nai zaitu para
zaitezen beti en bizi.
XV.
Zu goititzera dira beraren
beste semeak etorri,
eta gu ere bai euskaldunak
bidean korri ta korri;
bidez ditugu usai gozozko
lore gerenak ekarri,
nai ditugula onorezteko
zure oñetan ezarri.
XVI.
Lor-ontzt moch au ez dator emen
daudenak bezin besta,
alaz guziyaz euskal-erriko
lorez onora zaitea;
ez ditekena da guchi izan
eta asko ematea,
eskeñiya da chikiya, bañan
aundiya borondatea.
XVII.
Zure oroitzik mundurik mundu
iñoiz ez dediyen berra,
mallarik goien goienengora
alchatu zaitugu, orra;
au egin arte zekarren gure
biotzak karga gogorra,
gaur dizu zere ama Españak
pagatu zenizun zorra.
XVIII.
Begira jarri bitez onuntza
ingurutako orriyak,
eta segiran asi alchatzen
onelako lan berriyak;
bear bezela ez diralako
sarizten gizon aundiyak,
lotan gelditzen dira esnatu
bear luteken ordiyak.
XIX.
Jira gaitean gu euskaldunak
orain geren lur maitera,
non arkituko degun lan modu
oek antzezteko era,
guk ere geren aita onaren
seme leialak bagera,
bear ditugu ilunpetatik
argira berak atera.
XX.
Ara non dagon, ara Don Pedro
ustez illtzana biziya,
oroikagarri berri batean
soin onorezkoz janziya;
viva lan on au egindutenak,
viva España guziya,
Jaunak banatu dezala denen
gañean bere graziya.