Chimuk
Artola, Ramon
Euristalak, saltzera
gizon bat ferira,
zijoala, zegoala
chimu bat begira,
onek gordeka presaz
jachirik menditik,
lapurtu zion euri-
estal bat mandotik;
eta bere arekin
itzul zijoala,
topoz egiņik lagun
bi, an beriala;
esan zien ara nik
emen gauza ona,
euristala, gizonak
ibiltzen dutena:
eta gustaturikan
lagunari ura,
bertan segiran jaio
zitzaien burura,
lapurtzea beste bi
ere modu artan,
berriro mandozaya
an pasatzen bazan:
eta artan zirala
emanik euriyak,
bik zabaldu zuten ta,
kirtenetik biyak
elduta zeukatela,
aize bat sarturik
eta ark azpitikan
aidean arturik,
igo zuben bi chimuk
zinzillik zitula,
eta zan itsasora
joana izan ala.
Orduban azpitikan
begira zegoanak,
esan zuben izuz Ąai!
adio lagunak;
izan litezke euri
estalkayak onak,
baņan chimuk gu nola
ez geran gizonak,
orlako gauzik eztet
nai orain neretzat,
etziran konpitiak
egin astoentzat.
Onek erakusten du
kontu aundiz jakin
bear dala ibiltzen
zenbait gauzarekin;
guretzat ere denak
eztirala onak,
ongi begiratzeko
gauzari gizonak.
|