Chimuba, zakurra, arza eta beren jabea
Artola, Ramon
Erriz erri zutela
diru asko biltzen,
ziraren komeriyak
egiten ibiltzen;
eta etziralarik
ala gaizki bizi,
chimuba zan bein itzul
egin naiyan asi;
eta beroturikan
berak lagun biyak,
irurak korritzera
joan ziran mendiyak.
Nagusiya irtenik
segika berari,
urrutira atsegin
zion chimubari,
baņan non jirako zan,
aldapadak berra;
jechi ziran irurak
erreka batera:
au pasa nai zuten ta
komeriyak ziran,
zakurra ez bestiak
izutzen baiziran.
Chimubak, igaldori
ona nola etzan,
zion beldurrez dardar
zakurrari esan,
pasa zezala ura
bere bizkarrean,
nagusiyak etzezan
ill an legorrean;
eta ala asirik
pasatutzen biyak,
ur ondotik otsegin
zien arz aundiyak:
-Zuek joan ta, bakarrik
ŋzer egin biet nik?-
zeņi chimu chatarrak
eranzun zion:-ik
egin zak naidekana,
or konkon, or konpon,
igari ezpadakik
ill arte or egon-
eta jabeak an eiz
emanik aieri,
bere izenez deitu
zion zakurrari:
eta au aiņ izanik
leial ta umilla,
beriala jira zan
jabearen billa;
baņan nola chimubak
aruntz nai etzuben.
zakurrak ura galdu
zezan egin zuben,
bere buruba sarta
murgillian urtan,
eta nola chimuba
etzeiken egon an,
libraturik zakurra
chimubaren gandik
itota urak zuben
au eraman andik.
................
Emen ikusten dira
chimubaren lanak,
zer bidetan parate
zituben lagunak;
gaitzik nai ez dubenak
beretzat ekarri,
ez belarririk lagun
gaiztoari jarri.
|