Chimuba, azeriya eta otsoa
Artola, Ramon
Chimubak lapurtuta
gazta bat guriya,
zeramala, topoz jo
zuben azeriya;
eta gaztagatikan
okerturik biyak,
indarrez kendu zion
gazta azeriyak.
Chimuba segiran zan
joan otsoagana,
kontatutzera zer zan
egin zion lana;
eta otsoak zezan
justiziya egin,
biyari zien bere
aurrera otsegin.
An kargu arturikan
azeri zarrari,
zertan gazta atera
zion chimubari:
-jauna, eranzun zion,
nik diot atera,
jabea gaztarena
etzalako bera:
-bai jauna, esan zion
chimubak orduban,
gazta kendu dirana
neronena nuban;
chabola char bateko
leiotik det artu,
eta ala, gaztikan
eztet nik lapurtu:
-eta ¿ori ez alda
gazta lapurtzia?
esan zion otsoak:
leiotik artzia?
ia zuaz orrekin
arzaiarengana,
ta esan zaiozu
eztala arrena:
bañan ez, palta dagon
ezkero egiña,
zuzentzera biagu
egin alegiña.
Biyok zeratelako
igualchu portatu,
gazta bear dezute
erdibana artu:
bañan ezta onekin
bukatzen guziya;
nola naizen ni juez
edo justiziya,
berriro ez dediyen
lapurretik egin,
eta kulpa dubena
kastigatu dedin,
ematen det bertatik
nere sentenziya,
egin dezazutela
gaur penitenziya;
presondegiyan biyok
sarturik segiran;
zautela biyok bigar
eguardi arte an;
edo bestela gaztak
balio dubena,
ematearekin gaur
oso neri dena,
segiran litekela
zuzendu kontuba,
barkatuba izango
dala pekatuba.-
Bañan nola sosikan
biyak ez baitzuten,
otsoaren mendean
gazta utzi zuten.
.................
Espillu ontan ongi
begira dezagun,
onelako pausorik
eman ez dezagun,
batek bere ustean
naiz ondocho jakin,
gertatu bailerike
pizkorragoakin.
|