Chimuba. (Ipuia)
Artola, Ramon
Au nola erdi larru
gorriyan bizi zan,
azari batenaz bein
apainki janzi zan.
Eta erakutsiyaz
atzeko isatsa,
esaten zuben-orain,
ez bainaiz ni lotsa;
beti nintzan inbiri
janzi besterenaz,
soņean darabiltan
azariyarenaz;
eta osaturikan
neukan kutiziya,
nerekin arkitzen zait
nai era guziya.-
Jardun oek pasarik
zerbait geroago,
egun batean egin
zuben oso bero;
eta janzi arekin
itoko ezpazan,
preskatzera itsaso
baztarrera joan zan;
an zegoala arroka-
tartean sarturik,
etzubela ageri
buruba besterik,
olagorroa joanik
bere ondotikan,
preso gelditu zuben
isats aunditikan;
eta bere buruba,
ikusteaz ala,
lotuba, andik irten
ezin zitekeala,
chiliyoz erreguka
jarri zan zerura;
baņan nola goititzen
baizijoan ura,
sarri ziyon estali
izandu buruba,
eta ito zan bertan
chimu apainduba.
................
Gauza onak ditugu
beti besterenak,
ezeren baliorik
gabeak gerenak;
eta on aien jabe
egiten bagera,
orduban ere gaizki
atera oigera.
|