Chimuba eta farola
Artola, Ramon
Chimubak izanikan
bere griņa dena,
egin naikoa bestek
egin oidubena:
bein pintatzalle baten
lan tokira sartu,
eta zizkan pintura
ta brochak lapurtu;
eta bere aiekin
pozez zijoala,
topoz egiņik eskin
batean farola,
onek pintore berri
ari esan zion,
ia pintura maņu
bat emango zion;
sarri zirala festak
egin bearrak an,
eta chukunki ager
zediyen festetan;
eta gelditu gabe
chimuba pentsatzen
segiruban asi zan
farola pintatzen;
zeņen bere nai dena
artarako baitzan,
baņan lan artan asi
bazan ta asi zan;
non farola chukunki
pintatuko zuben,
goiz be guziya oso
ondatzen bai zuben,
malko tantoen gisan
kristaletan beera,
zeriyola pintura
guziya lurrera;
eta ala nola bait
bukatutakoan,
zan aruntz joan zan beziņ
poz aundiz andik joan.
Pistutzen ziranean
gerogoan asi,
eta ain zatar planta
arretan ikusi,
etzubela ematen
argirikan iya
ziruriyela argi
ill ipurtargiya;
non apainduko zuten,
egur batez jota,
zuten porrokaturik
baztarrera bota.
................
Nor nai langillerekin
piatutzen danak,
eman leizkake bere
burubari lanak;
bere aldeari zer-
bait on egin naian,
gerta deike denak far
egiteko gisan.
|