Chimuba eta astoa
Artola, Ramon
Chimuba zijoala
gazta on batekin,
bidean topoz egin
zan astoarekin;
eta ikusirikan
negarrez zegoala,
esan zion: zer zuben
malkozturik ala.
Astoak anka zion
alcha segiruban,
esanaz, zerbait sartu
baitzitzaiola an,
eta alako miņa
zubela sentitzen,
etzala atrebitzen
andikan mugitzen.
Chimuba kupiturik
ikusteaz ala,
esan zion, segiran
saiatuko zala,
zer zeukan billatutzen
edo ateratzen,
luzarogoan egon
etzedin penatzen;
eta gazta lurrean
utzi ta berari,
eldurik zankotikan
an baitzala ari,
zeukan aranza puska
atera eziņik,
noizik bein galdetubaz
artzen zuben miņik,
atera zionean
esan zion: -orra
kanpoan degu zure
aranza gogorra;-
eta ura esan ta
bere gaztagana
makurtu zan segiran,
baņan Ąai! zer lana;
ura aranza ezin
aterarikan an,
ari zan bitartean
astoak zion jan.
................
Chimubak miņa kendu
asto lasayari,
lanaren truk lasayak
gazta jan berari:
zer liteke espero
lasayarengandik,
gazta zuzenik edo
onik ez iņondik.
|