Chimuba eta arranoa
Artola, Ramon
Negu bat gertaturik
biziro gogorra,
chimubak artu zion
berari beldurra;
igarri zuben- gaizki
zala ibilliko,
otzak bere umeak
ziozkala ilko,
zeren larru gorriyan
baitziraren bizi,
eta ala zan aien
jantzi billa asi;
bada joanik ardi, lo
zegoan batengana,
esnatu gabe moztu
zion ille dana,
eta au arturikan
bere bizkarrean,
zijoala noizik bein
gordeaz bidean;
goi goitik ikusirik
arranoak ala,
iruritu zitzaion
ardiren bat zala,
eta joan ta itorik
bertan beriala,
gertatu zan itoa
ardiya etzala;
bada jateko ere
nola etzan ona,
chimu char petral ardi
janziyan zegoan,
beregan esan zuben
korajez beterik:
¿orain zertarako det
jostallu char au nik?
eta eramanikan
arbol gain batera,
jarri zuben zinzillik
adarretik bera,
esanaz: zubena len
maiz egiten burla,
orain bestien burla
garritzat dagoala.
..................
Iltzean ez dirade
ezkutatzen denak,
oraindikan gelditzen
dira oroimenak;
ala, gero aundiya
nai dubenak izan,
lan onak bear ditu
azaldu bizitzan.
|