Chimuba dantzarako sala aundiyan
Artola, Ramon
Sedaz apaindurikan
zebillela dantzan,
iņork ezagututzen
etzubela nor zan,
bat baten begiraka
jarririkan gora,
salta zuben argitei
zinzillikakora,
eta an komeriyak
asirik egiten,
bere ibilkerakin
parrak eragiten,
arropak su artubaz
zebillela ala,
iraulkan dantzan choro
bat ziruriyela,
alako batez goiko
lokarriya autsi,
eta goiz bea zuben
jo argi ta guzi;
eta itzaldurikan
ala argi denak,
illunpean zituben
utzi an ziranak.
Galdeturik orduban
batek, ura nor zan
goiz bea jo zubena
chimuren bat altzan,
eranzun zien ura
zubenekotz esan,
nor izango zan bada
chimuba ezpazan;
nork bestek aruntz ala
saltatuko zuben,
eta alako lanak
egingo zituben;
eta denak, esanaz
chimu char bat zala,
ziran joan, illunpean
utzirikan sala.
...............
Au da batek dakarren
berezkiko griņa,
gaitz baitala kentzen naiz
egin alegiņa;
chimubagatik esan
oidana erderaz,
mona izango dala
naiz apaindu sedaz.
|