Cherriya
Artola, Ramon
Au nola maiz ibilli
oi zan ausnarrean,
sudur puntaz egiñaz
zuloak lurrean,
egun batean izan
zuben suertea,
billatzekoa eltze
bat urrez betea,
eta posez berari
begira jarririk,
esan zuben: fortuna
gaur dandik daukat nik,
segiruban joango naiz
nagusiya gana,
kontatutzera zer dan
billatu detana,
esanaz, bizitza on
bat nai badit eman,
esango diotala
fortuna non dagoan,
bada nola naizen ni
tripazai jalia,
eman deidala urre-
truk naiko alia,
eta ez nazala ill
bigar edo etzi,
bear dirala nere
miñez iltzen utzi.
Au esan ta segiran
bere pozarekin,
salto zion gañetik
eltzeari egin.
Andik sarri berriro
jarririk pentsatzen,
beregan esan zuben
guchi det eskatzen,
eskatu bear diot
ere, nere gisan,
bear dutela nere
bi semeak izan.
Ontan salto bat egin
zuben alakoa,
lengoa bañan ere
aundiagokoa;
berriz eltze zarrari
jarririk begira,
esan zuben: ezta diñ
eske au guchi da,
eskatu bear diot
ni bezel bezela,
illobachoak ere
izan ditezela,
eta beren seme ta
aien ta aienak
ere, ez gaizkiago
ni bezela denak.
Au esan ta arturik
eltzea ortzetan,
gordetzeko ustetan
au gainchoan bertan,
aldaparan igotzen
zan denboran asi,
ortzen tartean zuben
eltze zarra autsi;
eta nola chit bean
baizijoan ura,
pirrilka joan zitzaizkan
urreak putzura.
...............
¿Nola geldituko zan
cherriya orduban?
¿zer oroimen jaikiko
zitzaizkan buruban?
gerorako ametsez
ez geiegi poztu,
etorkizunak alde
segururik ezdu.
|