Biblia-ko pasartea iru kantutan. Pagua. Irugarren kantua
Artola, Ramon
I.
Lauren bat milla urte munduak
Zitubenean gaņean,
Emakume bat gertatutzen zan
Jaunaren grazi onean;
Au zan Maria zeritzaiona
Garbiro birjin-dadean,
Bizitzen zana bere senar on
Joseren aldamenean.
II.
Maiz egon oi zan biotzetikan
Erreguz Jauna rengana,
Bial zezala salbatzalle len
Agindurikan zeukana;
bein batez eskeaz ala
Zegoala justu argana,
Aingeru eder bat zerutikan
Jachi za berarengana.
III.
Aingeru arrek ekarri zion
Jaunaren argibidea,
Beragandikan zala jaioko
Mundura bere jabea;
Bertan esanaz agur Maria
Zera graziaz betea,
Jauna zurekiņ arkitzen da ta
Beraz-jabetu zaitea.
IV.
Bederatzi bat illabetera
Geroz Belengo erriyan,
Jaio izan zan Maria-gandik
Ganadubaren erdiyan;
Bere etzauntza lastoa zala
Estalpe baten azpiyan,
Umildadea erakutsiyaz
Pobreza oso aundiyan.
V.
Geroagoan korputzez zerbait
Ongi ornitu zanean,
Abiatu zan aita Jose-ren
Aldamenean lanean;
Eta ogeita amar bat urte
Zeuzkan denboran gaņean,
Bere dotriņa egiazkoa
Azaltzen leku denean.
VI.
Asko zituben bereganatzen
Fede santuko itzakin,
Nola milagro begiragarri
Egin oi zitubenakin;
Eta ondoren geldi zitezen
Bere dotriņa onakin,
Argiratzeko amabi lagun
Artu zituben berekin.
VII.
Alderatu zan denbora triste
Justu arentzat zegoana,
Zeņak ikusten zuben eriotz
Pasatu bear zuana:
Alazta ere osatu zedin
Aitak esanik zeukana,
Bere amabi ikasleakin
Errira izan zan joana.
VIII.
Otz aundikoa izan zan aren
Jerusalengo sarrera,
Jakin zalako Jaungoikoaren
Semea nola zan bera;
Ala palma ta erremuakin
Irtenik bere bidera,
Egin izandu zioten ongi
Etorri oso ederra.
IX.
An jauncho edo agintariyak
Pisti gaiztoen modura,
Segiran asi zitzaizkan artu
Naian an beren kontura;
Zeņen supitaz irazekirik
Jaio zitzaien burura,
Zer nai aitzaki billaturikan
Iltzea gizon on ura.
X.
Sarri apostol Judas-en gandik
Ala egiņik tratuba,
Ogeita amar zillar diruren
Truk izandu zan salduba;
Segiran laztan bat an emanik
Etsayak sokaz lotuba,
Eta gaitz-gille baten moduban
Presondegiyan sartuba.
XI.
Milla bat nasi-keri zutela
Nairikan galdu gizona,
Lotu zioten pillare bati
Kulpik etzuben ain ona;
Eta azotez zuten denboran
Odoldu korputz arena
Letu zioten sentenzi triste
Supritu bear zubena.
XII.
Presondegitik atera izan
Zuten denboran argira,
Urrikal-menik gabe zitzaizkan
Jarri geienak begira;
Zeden gurutze pisu batekin
Segiran tira ta tira,
Jerusalendik eraman zuten
Galbarioko mendira.
XIII.
Iru erori egiņik igo
Zuben denboran mendiya,
Kendu zioten gaņetik bere
Gurutze pisu aundiya;
Segiran oso odoldutako
Soņeko bere janziya
Eta ondoren izan zan iltzez
Gurutze artan josiya.
XIV.
Gurutze artan iltzez josirik
Zanean izan igoa,
Azaldu zuben gizonagana
Zekarren amorioa;
Etsai gaistoak ziotelarik
Ematen martirioa,
Bere aitari eskatu zion
Etsaien barkazioa.
AZKENA.
XV.
Eskatu zion ere eskintzen
Ziola bere biziya
Borra zedilla Adan ta Eba
Gandik jaiki zan pozoya;
Bere odolez garbi zedilla
Mancha aurreko guziya,
Gizonak izan zezan zeruba
Gozatutzeko graziya.
XVI.
Supriturikan pasa litezken
Tormenturikan charrenak,
Ichirik artan bere begiyak
Eman zituben azkenak,
Orduban ziran osatu izan
Jaunak lenaztik esanak,
Pagaturikan zorrak beroren
Seme Jaungoiko gizonak.