Biblia-ko pasartea iru kantutan. Gure Jaungoikoaren agindea. Lenengo kantua
Artola, Ramon
I.
ĄZer mirariya izan zan gure
Jaungoikoaren graziya!
Sei egunean bukatu zuben
Mundu egiten asiya;
Zazpigarrenak zuben denboran
Eman goizeko argiya,
Lurra jaiki zan belar berdetan
Lore ederrez jantziya.
II.
Ongi musutu zitubanean
Beak zeruko argiyak,
Alderdi denak azaldu ziran
Dizdiratubaz garbiyak;
Kristalezkoak iruri zuten
Errekak nola ibaiyak,
Eta tul urdin fiņez jantziyak
Berriz, itsaso ta goiyak.
III.
Goiz jeiki ziran abere malso
Saltakari ta pistiyak,
Eta oraindik goizago chori
Chiki kantari guztiyak;
Ongi legortu baņan lenago
Arbol gain intzez bustiyak
Gorgoriozka asi zituzten,
Beren kantacho eztiyak.
IV.
Eguzkiya zan ain eder baztar
Denak dizdizten ageri,
Baziruriyen urrezko tinta
Zala gaņean erori;
Itz batez lauki! egin berriya
Gertatutzen zan mirari,
Baņan oraindik pinzelacho bat
Palta zitzaion berari,
V.
Ikusirikan bada etzala.
Bear bezela lan dena,
Pinzelachoaz enkargatu zan
Jaun bera egin zubena;
Ala arturik eskuba bete
Lur bertan eran zegoana,
Jira birekin emanik aize
Eraztu zuben gizona.
VI.
Izena Adan ipiņirikan,
Nai izan zion bertatik
Eman emazte laguntzalle bat
Sortuba bere sustraitik;
Eta kendurik lotan zeguala
Kostilla saiets batetik,
Eraztu zuben emakumea
Ezur uztaitu artatik.
VII.
Jaiki zanean lotatik Adan
Agerkaitubaz berari,
Esan zion, au egin det Eba
Eta emaztetzat tori;
Era guzira bizi zaitezte
Bada jankaia ugari,
Bakar bakarrik etzazutela
Ikutu arbol bat, ori.
VIII.
Onetaz oso bukaturikan
Jaunak bere lan aziyak,
Naiera denak utzi zituben
Bear bezela jantziyak;
Adan ta Eba, jardun zitzaizkan
Pozez ematen graziyak,
Eta zeruban alabatutzen
Berriz aingeru guziyak.
IX.
Oetako bat Luzbel zeritzon
Galai guzizko ederra,
Lenagotik gallandurikan
Asiya moldatzen gerra;
Baņan zeruban ikusitzeaz
Jaunak alako okerra,
Kastiguz bota izandu zuben
Beko infernu zokora.
X.
Etsai gaiztoak galdu nairikan
Jaunak egiņa zan lana,
Arrimatu zan sube ichuran
Arbola bakar argana;
Eta Adan ta Ebari deiya
Egiņik berarengana,
Engaņatu ta jan eran zien
Fruta jan bear etzana.
XI.
ĄZer nolakoa etzan izango
Jaungoikoaren kolera,
ikusitzeaz pekatu ala
Egiten Adan ta Eba!
Biyak zegiran zituben zelai
Eder artatik atera,
Eta bialdu beste paraje
Tristiagoko batera.
XII.
Para zituben beren izerdiz
Irabazitzen ogiya,
Seņalatubaz ondorerako
Eriotz izugarriya:
Egikaratu etzutelako
Artapen Jaunak utziya,
Galdu zitzaien betiko zuten
Zoriontasun guziya.
XIII.
Baņan segiran kupiturikan
Berataz beren Jabea,
Ezin naidartu izandu zuben
Ain triste aiek uztea;
Eta gogorra zalarik izan
Kastigu bide berea,
Kulpa zutenak pozgidatzeko
Jaiki zan itz bat obea.
XIV.
Itz artaz zien adierazo
Zerbait gerora andikan,
Jaioko zala Salbatzalle bat
Birjiņa batengandikan;
Eta etsayak zeuzkan aginde
Guziyak zeaturikan,
Gizona libre jarriko zala
Zeukan pekatupetikan.
XV.
Ona non degun aginde Jaunak
Egin izandu zubena
Seguruztuba Salbatzalle bat
Sortuko zala gugana;
Bada izanik itz au sagradu
Uka etzezakeana,
Ikusiko da nola osatu
Zuben bere itz emana.