Biblia-ko pasartea iru kantutan. Emandako itzaren onzakida edo konfirmazioa. Bigarren kantua
Artola, Ramon
I.
Adan-ta Eba des-erritu ta
Geroagora andikan,
Kain ta Abel jaio izandu
Ziran bi aien gandikan;
Eta ondoren gertatu izan
Zan inbiriya gatikan,
Kain-ek Abel il izan zuben
Ezur batekin jorikan.
II.
Lengo pekatuz aundiya izan
Bazan Jaunaren kolera,
Bigarrengoak berriro zuben
Pazienzitik atera;
Baņan onetan libre gertatu
Baitziran Adan ta Eba,
Maldizioa jaiki izan zan
Il zuanaren gaņera.
III.
Oso eskastu etzedin Adan
Eta Ebaren aziya,
Berriro Jaunak nai izan zuben
Banatu bere graziya;
Ala, zioten eman seme bat
Set, chit bertutez janziya,
Zeren ona zan zabaltzen asi
Onen segira guziya.
IV.
Kain-ek eta bere oņeko
Gero sortutzen ziranak
Gerogo eta gero charrago
Zuten segitu oi denak;
Onen truk Set-en gandikakoak
Gertatzen ziran chit onak,
Egun eta gau gaistoakgatik
Erregututzen zutenak.
V.
Gisa aretan bizitzen ziran
Bakoitzak beren modura,
Oarkera bat berriya jaiki
Zitzaien arte-burura
Bada, onetan etorri ziran
jende ariyek kontura,
Alkartu bear zutela adar
Bitan sortubak mundura.
VI.
Ala segitu zuten aurrera
Alderdi biyak bat-dubaz
Baņan gaiztorik ontzen etzala
Ezpada onak chartubaz,
Ainbesteraņon gaiztokeriya
joan zan indarra artubaz,
Azkenerakoz jaunak penatu
Zuben kastigu ordubaz.
VII.
Oraindik bazan gizon bat ona
Noe zubena izena,
Zeņari eman zion aitzera
Gauza pensatu zubena;
Au zan ugol bat ezartzekoa
Ongi zutela bai pena
Baņan-berataz kastigatzeho
jende ain charra zegoana.
VIII.
Agindu zion egin zezala
Kucha bat oso aundiya,
Zeņetan gorde zitezken bera
Eta famili guziya;
Gaņera gero izan zezaten
Pistu guziyak biziya,
Beren arretan gorde zitezen
Bakoitzetik bi aldiya.
IX.
Oso bukatu zitubenean
Kucha-rekiko lan danak,
Segiran ziran bertara biltzen
Asi aitatu direnak;
Eta barrenen bear bezela
jarritakoan dianak,
Eurite bat zan sortu galtzeko
Gaiztoak izan ziranak.
X.
Berrogei egun iraun zituben
Gelditu gabe euriyak,
Zeņetatikan gertatu izan
Ziran uralde aundiyak;
Eta berakin estalirikan
Erriyak nola mendiyak,
Itoak ziran izan jaunaren
Kastiguz pekatariyak.
XI.
Ekizte aren segiran urak
Ziran denboran joan beera
Familiya ta pisti guziyak
Ziran kuchatik atera,
Eta guziyak pasaturikan
Toki egoki batera,
Lana egiņaz an izan zuten
Bizi berriko jaikera.
XII.
Geroz jendea ugaritu zan
Eta zitzaien burura,
Toki berean alchatzekoa
Dorre aundi bat goigora;
Albaldin bazan beraren punta
Goititzen zana zerura,
Berriz ugolik gertatzen bazan
Etzezan goitu goi ura.
XIII.
Pensatutako moduban zuten
Asi lan torre arena,
Baņan etzuten modurik izan
Bukatutzeko lan dena;
Lan ari laga bear izandu
Zien zutela chit pena,
Naskidaturik zitzaielako
Aztu izkera berena.
XIV.
Ordurakoz zan erlijioa
Aski asiya auldutzen,
Da esatea Jaunaren fede
Egiazkoa galdutzen;
Ichumendu ta abiaturik
Bide okerrak artutzen,
Askok zituzten fedez jaungoiko
Falsoak adoratutzen.
XV.
Denen jabeak ikusirikan
Gisa artako naskera,
Ziran onak nai izan zituben
Charren tartetik atera;
Eta Abraan zeritzonari
Emanik bere aitzera,
Lur artatikan mugiarazo
Zituben beste batera.
XVI.
Adierazo baitzion ere
Bere segira munduban,
Ugarituko zala, izarrak
Ziran moduban zeruban;
Zeņetatikan salbatzalle bat
jaiorik bear orduban,
Zeņak bera ta beretakoak
Bedeinkatuko zituban.
XVII.
Geroz izan zan Isak-ek eta
Jakob'k aitzera emana,
Aur bat jaioko zala, gizona
Salbatu bear zubena;
Beste profetak berriz, nor zuben
Izango aur on ark ama,
Eta besteak erriya zein ta
Lur jaio bear zubena.
XVIII.
Gisa berean Zakarias-en
Gandikan jakin izan zan,
jaungoikoaren semeak jaio
Bear zubela pobrezan;
Eta etsaiak gugan len ainbat
Indar iruki etzezan,
Nola gizonak gandik zauritu
Eta martiri ilko zan.
XIX.
Ona hon diran ontzakidatzen
Jaunaren argibideak,
Orni zitezen Adan ta Ebak
Ea iņikako kalteak;
jaioko zala salbatzalle bat
Puskatutzeko kateak,
Zeņak iriki bear zituben
Zeruetako ateak.