Bi nekazariyak eta aitzurrak
Artola, Ramon
Lurrak igualak eta
ala baserriyak,
zituztelarik auzo
bi nekazariyak,
baten lurrak ematen
zuben laborea
bestearenak bañon
askozaz obea,
eta ugariyago
bi alako iya,
naiz nola artoa ta
ala naiz gariya.
Besteak ikusirik
bere miseriya,
lurrak ezer ematen
etziola iya,
esaten zuben-ezta
falta lurrarena,
ezpada nere aitzur
arlotearena;
nik banu nekazari
auzoko arena,
ark bai neri egingo
lirakela lana;
gozo jartzendu arrek
jotzen duben lurra,
gallaldituba baita
ark duben aitzurra;
ni nere char onekin
ez nedike bizi,
ernegatzen nago ta
jo ta biet autsi;
eta porrokatzeko
asmo au alchatu
zubenean, aitzurrak
esan zion:-kontu,
etzazula jo gogor
nerekin paretik,
zuk uste dezun kulpa
modurik eztet nik.
-¿Zeñek dik bada? zion
eranzun gizonak;
-zuk, eztu bestek kulpik
zuk dituzu denak;
maister auzokoaren
gisan egillea
denak aitzurra izan-
go du langillea;
bañan zure moduban
maiz alper dagonak
eztitu ikusiko
bere lurrak onak;
eta artaz kontura
jaikirik gizona,
esan zion-ala dek,
dek lezio ona.-
...............
Onek erakusten du
gure zori ona
jaikitzen dala gogoz
egitetik lana;
bearrik egin gabe
nai dubenak bizi,
ez dezakela pozik
echean ikusi.
|