Bi langille lagunak
Artola, Ramon
Bat izanik zapata
zar konpontzallea,
zan oso kontuzkoa
eta langillea;
bere laguna berriz
santu egillea,
azkarra bañan ez chit
fortunagillea.
Onek zekielarik
errez irabazten,
gorputzaren tokiyan
tripa zuben jazten;
bada goizetik nola
zan asetzen asten,
etzuben chanponikan
sobratzen ikasten.
Zapatariya berriz
zinzoro bizizan,
guchi-beren lanetik
sobratzen ari zan;
eta ala langille
ona naiz ez izan,
azaltzen zan chukunki
onenaren gisan.
Ontan egun batean
zapatariyari,
zitzaiola burlaka
langillea ari,
aserratu zanean,
errabiz berari,
esan zion: ¿zertan aiz
i orrela ari?
Egiya dek aizela
ona langillea,
bañan ez aiz batere
fortuna gillea;
ik dek zillarrezkoa,
abillidadea,
bañan urrezko tripa
au eztek obea.
..............
Azkartasun aundiyak
asko du baliyo,
berarekin liteke
bat goichora iyo;
bañan tripari sobra
ematen badiyo,
aren azkartasunak
orduban adiyo.
|