Bi katu eta mika
Artola, Ramon
Kayola bat egonik
egaztiz betea,
bi katuk nai zioten
iriki atea;
eta artan zirala
estu ari biyak,
askatzearekin bat
ateko ziriyak,
gertatu zitzaioten
inguruban mika,
eta eraman zien
zeukaten birika.
Ura ikusitzeaz
lapurretan ala,
ayen birikarekin
eskapatzen zala,
presaz saltatu zuten
biyak beragana,
azturikan kaiolan
ari zuten lana;
eta bitarte artan
an ziran egaztik,
kaiolatik irten ta
egaturik guztik,
bi katuk ez egazti
eta ez birika,
gelditu ziran egan
goitituta mika.
...............
Kontuko katubaren
moduban gera gu,
iñoren gauza asko
gustatzen baitzaigu;
eta gauza aretaz
egin nairik jabe,
iñoiz gelditzen gera
gerenikan gabe.
|