Bi kanpaiak
Artola, Ramon
Biyak ziralarikan
torre batekoak,
etziraden biyak lan
bide batekoak;
batek jotzen zituben
erlejuko orduk,
eta ager-erazten
noiz ziran otorduk;
besteak berriz nola
zan gazte berriya,
bueltaka zuben gortu
arazten erriya;
ezagun zan aboan
etzeukala miņik,
eziņ zuben isillik
iduki mingaņik;
nabaitzen baldin bazan
festaren usairik,
etzan aitzen beraren
danbadak besterik;
maiz esaten ziola
bere lagunari,
ia zertan etzion
segitutzen ari,
dantzan eta oyuka
erriya jolasten,
zertan etzuben pauso
manzar ura uzten;
baņan zarrak kasorik
egin gabe ari,
segitzen zion bere
zekarren lanari;
modu ortan gertatzen
ziradela biyak,
bein izanik eguna
erriko patroiyak,
kanpai gaztea dantzan
asi zan torrean,
eta ain zebillela
gogoz indarrean,
abotik joan zitzaion
mingaņa aidean,
guchienaz bi torre
ain altu bidean;
eta kanpaia bera
oso artesirik,
iltzan, eta zarra zan
gelditu bizirik.
................
Onek erakusten da
amaika gazteri,
gertatutzen zaiola
beren paltaz ori;
lasterka nai dubenak
mundu ontan bizi,
lasterka joango dala
mundutik igesi.
|