Bi gabiraubak
Artola, Ramon
Bein biyak zebiltzala
achitzen choriyak,
alkar jo ta erori
ziran goitik biyak,
eta mugitutzeko
gauza etzirala,
iya azkenekotan
gertatzen zirala,
batak besteagana
jirarik buruba,
esan zion-ai sabar-
tzar asto itsuba,
ere bidean kontuz
ezaizelako joan,
orra zer lan on petral
orrek egin naukan.
-Ez nauk batere egin
obea ik neri,
eranzun zion; ai zer
argiya enguen i,
ez begiratutzeko
nondikan ijoan,
obeukan zintzoago
baldin baintzan joan.-
Eta ala zeudela
leian edo teman,
azken asnasak biyak
eman zituzten an.
.................
Atsekabeak lenaz
daude prest guretzat,
guk egin arren kulpak
beti besterentzat;
bada ala kolerak,
gerrak nola gaitzak,
beti izango dira
itzuritzen gaitzak.
|