Bi errekachoak
Artola, Ramon
Errekacho, zanari
menditikan jaisten,
pasa bidea zion
arkaitz batek isten,
eta lertu bearrik
nora edo ara,
ur ura banatzen zan
alderdi bitara.
Segiran bat errio
aundira zan sartzen,
zeņetan zan joan bide
erosoan jartzen;
eta bestea sartzen
zan bazter batera,
leku char, iya eziņ
zanera atera;
eta ala zirala,
bat leku eztiyan
trabes bea ikusten
zan kristal garbiyan,
eta bestea tarte
lokaztuban oso,
ematen zula pauso
guziya nekoso:
onek esaten zuten.
"baņan ŋzer da lan au,
ni leku oetara
zeņek ekarri nau,
len bat izanikan gu
anaya ta biyak,
gaitubelako egiņ
arkaitzak bizkiyak,
zergatik bear det nik
onen gaizki izan,
edo zergatikan ez
ondo aren gisan?"
baņan zuten patuban,
nork bere joanera
egiņik jaisten beti
bera eta bera,
bukatu zan denboran
patuen denbora,
biyak batean sartu
ziran itsasora.
...............
Guri gertatzen zaigu
urari zer bera,
patu dakargunaren
jabe ez baikera;
ala penaz pasatzen
dunentzat munduba,
ondoren izango du
norbaitek kontuba.
|