Bersoak eta pintura. (Amalauduna)
Artola, Ramon
Franzisko, zure liraren soņu eztiya,
Ramon-en biotzean gelditzen da preso;
Apolok musutzen zaitun seme argiya,
Nabaitzen zaitu graziz apainduba oso:
Zuk irudi ederrak maiz esna arazo
Izan dituzu, baņa dezaten graziya,
Sinist bezate nola nik denak zuk gozo,
Kantatutzen dezula berso egokiya.
Orain esku diozu eman pinturari,
Lumari lengo joan biderik ichi gabe
Onra prochubakin ken zaiozun lanari:
Pauso modu oek ematia da obe,
Egin zaitezen zere dezun doaiz sarri
Zenbait sari berri estimaturen jabe.