Beorra eta otsoa
Artola, Ramon
Beorra amildurik
aldaparak bera,
zilipurdika joan zan
erreka batera;
eta ito ez ito
urak zeramala,
otsoak ikusirik
menditikan ala,
salta ta joan zitzaion
bere baztarrera;
eta nairik jateko
urtatik atera,
isatsetik tiraka
zitzaiola ari,
kopetean ostikoz
kolpe bat berari,
emanikan beorrak
bota zuben bertan;
eta artaz otsoa
itorikan urtan,
ostikoa artuba
ta zubena eman,
biyak zituben urak
andikan eraman.
...............
Otso zarra mendiko
eiztariya bazan,
arrantzara zertako
erriora joan zan;
mendiko eiztariyak
dira mendirako,
eta arrantzaleak
berriz urerako.
|