Subia. (Ipuia)
Artola eta Elizechea, Jose
Sube bat sasiyetan
zebillela estu,
zuben bere gorputza
osoro larrutu;
eta nairik zauriyak
ark berak sendatu,
mingañaz igortziten
bera zan sayatu;
bañan on bearrian
zuben chic pozoitu,
eta len zeukan bañan
askoz geigo chartu;
eta nola baitziyon
gaitzak indar artu,
puztuturikan bertan
ill-ta zan gelditu.
...................
Gure artian ere
gaitz-enbat danian,
geroni asten gera
sendatu nayian;
¿eta zer da gertatzen?
¡augen geyenian!
askoz charrago jarri
senda bearrian.
|