Adiskidea, galdetzen nazu
Adiskidea, galdetzen nazu
Zer dan euskaldun amalauduna.
Galdeera-errez egin dirazu,
Eranzuketa da chit astuna.
Da moldera bat- aitu zadazu-
Erdalduntatik urtu deguna;
Amalau neurtza bear dituzu
Osatutzeko amalauduna.
Lenendikako ta ondorezkuak
Ipiņi bear dira bi luuko
Goyan bezala biyak lotuak:
Eta azkenengo berriz bi iruko
Oek bezala bakidatuak.
ŋEz ote zaizu beņere aztuko?