Lillura
Artola, Fernando (Bordari, Ori'ko Txoria)
1
Gaur goizean
Etxetik irtetzerakoan
Lanera nijoala
Atzera begiratu dut
- Lehengo oitura -
Eta ez zaitut ikusi
Leihoan.
2
Bainan alaere
Burua jaso dut
Zuri agur eginaz
3
Zuk ere
Lehen askotan bezela
Zure eskutxoa
Zure -ezpainetan
Eramanaz
4
Apa goxo bat igorri didazu
Eta bihotz-begiekin
Naiz eta aldegina zeran
Leihoan ikusi
Zaitut.
5
Eta lanera
Kontent joan naiz.
|