Maiatza
Artetxe, J.M.
Mendi tontorrak txori abestiz
Oso daukaguz pozturik;
Zugatz lerdenak, bizi-eskeinka,
Beso luzangak zabalik;
Lore ta bitxi inguru danak
Milla kolorez jantzirik.
Uda barria eldu yaku-ta,
Ezin billatu oberik.
Maietz il jori, danok jasoten,
Biotz barrean maitari.
Kristau guztiok gurtzen bai dogu
Il onetan Andra Mari.
Zar eta gazte, alkarren leian,
Biotza maitez dardari,
Krabelin-txortak goiaz eskintzen
Goiz era arrats Amari.
Baserritarrak solo lanetan,
Artzaiņak barriz mendian,
Danak lanean diardue gogoz
Onda bizitzeko ustean.
Lorrak opatuz geure Amari
Baketsu bizi gaitean,
Egunen baten artu gagizan
Berak zeru zabalean.
Agur, Maiatza, aro lerdena,
Urrengo etor artean.
Zorion utsez gabiltzan danok
Zure gomuta eztian;
Baita bere euki Aman izena
Gogo ta biotz barnean,
Zerutik lagun izan dakigun
Solo ta mendi lanean.