Euskera batua
Artetxe, Euloji
Ooldozteko da: gu euskaldunok
dogun geure jokerakin,
zerbait geure onez egitekoan
izan bear burrukakin;
ba-dirudi ete daukagun
itunben bat odolakin.
Ordu onean joanak ziran
Ganbo-Oiñaz anaiekin.
Geure izkuntza salbatuteko,
euskera batu bear, ba!
Batzuk «H», bai, besteok ezetz,
ona barriro burruka...
Or be odolak gure zanetan
bere gaixoa ba-dauka.
Ai!, gure gaixo au osatuteko
osakai on bat ba'geunka!
Auznartu al da «H» ori dan
Euskeraren onerako?
Edo ete dan Auñaz aruzko
anaien ederrerako?
Ez al gabiltz, ba, ango t'emengo
Euskerea salbatzeko?
Gertu, orduan, geure biotzak
norkeri orreik izteko.
Baleike baita «H» izatea
idazkera apaintzeko.
Ta onako au baldin ba litza
izkuntzaren kalterako?
Zer darabilgu, anai maiteok,
geure galdumendirako?
Obe alkarri eskuak emon,
anai onak izateko.
Ostera «H» balitz benetan
bearrezko osagarri,
osakai ori neurriz arturik
pizkat emon gaixoari.
Baiña guztiak sakaz sartzea
ba'litzake kaltegarri,
orduan bai alperrekoa
erru emotea alkarri!