Eieltxuaren deia
Artaun
Mugarra'ko atxari egineko eresiaren atal bat. Ieltxu ori, erbestean aron zebillan euzkaldun bati, euzkeraren izenean, agertu jakon mezularia da.
Maitemindua bazter batera
albait don laztanaz.
Alatsu ni be ostendu nitzan
ieltxu arekin banaz,
ieltxu arekin banaz.
Lenengo atan geratu nitzan
berari adi luzaro,
ezin igarriz arpegiari,
ezin ulertuz zearo,
ezin ulertuz zearo.
Ta oarturik enekiala
euzkeraz bear giņoan,
agertu eustan bere altxorra
ikusi negin osoan,
ikusi negin osoan.
Zoragarria: zillarezko ta
urregorrizko bitxiak,
gizaldietan kutxa zarrean
gutzat gordeta eukiak,
guizat gordeta eukiak.
Aberastasun a begietsiz,
andiro nitzan lillura
ta berariaz bitxi guztiak
nituan aztertu gura,
nituan aztertu gura.
Aditz eder au, atzizki ori,
ango aren egitea;
onen jatorri, aren zertzela
ta zein zan zeņen kidea,
ta zein zan zeņen kidea.
Gure senaren oskola,
tasun oroen jagola,
gutar guztion ezaugarritzat
sortu genduna beņola,
sortu genduna beņola.
Aren aldean atzoko
zirean gure alboko
ele guztiak, naizta eurakin
arro erabili moko,
arro erabili moko.
Ara zetorren ate aldetik
jokozaleen arrabotsa;
nik baņa joko atsegin ortan
burua baita biotza,
burua baita biotza.
Ori zan nitzat begiko
billatzen lez perretxiko;
onein usaņa gozoa ba'da,
areina be bereziko,
areina be bereziko.
Egun asolan, urtetan bere
lotu nayakon lan orri.
Bide luzea ta neketsua:
joana baizen etorri,
joana baizen etorri.
Bein baten esan neban deado:
goazen biok etxera.
ĄUstelkeria! Noberak beti
izan bear dau nobera,
Txori bakotxak bere soņua
erabili oi dau arro;
birigarroa nitzan ezkero,
izan naiten birigarro,
izan naiten birigarro.