Maitasun barria
Artadi
Aldapa gora niñoian
Bizitz-bidean;
Ortze nasaia lañoge...
Gentza barnean.
Zelaiak eta ametsak
Lorez jantzirik;
Biotz-muñeko kabia
Maitez beterik.
Mendi gallurrak dizdizka
Urrezko izpitan;
Ta bizitz-bide inguruak
Maite-loretan.
Samur ta eder goizetan
Euzki biguna;
Samur ta gozo gaztaroz
Maitasun muna.
Baña, ai! sastada zorrotza
Ustekabean
-Beasun antzo, mingotsa-
Nabai barnean.
Ta ots bat nunbait oyuka,
Oyuka urduri...
Bere oyua maitale
Batena iduri.
Agur, gaztaro-ametsak!...
Jauna, Zeuretzat
Autua nozu... Zeu zaitut
Naiko maitetzat.
|