inprimatu
Churruca
Izenburua:
Churruca
Sinadura:
Arroyave, Julian de
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arroyave, Julian de

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
1129.zk.
Orrialdea:
2

Churruca

 

Arroyave, Julian de

 

 Gaztetatikan asi ziñan zu

 ichas zokuak dendatzen

 bideo illun, irriskuz betiak,

 bastiarentzat argitzen,

 zeruko izarrak irakurriez

 beren esanak asmatzen,

 beste lan asko, izugarriyak,

 ta onzi ederrak egiten,

 jakindurien izen aundiya

 mundu guztiyan zabaltze.

 ........................

 Ta azkenian orla igarota

 zure bizitza ederra

 beti lanian, irriskubetan,

 beatiaren meserian,

 Trafalgarren zure onziyekiñ

 Sei Inglesaren kontra,

 ichas bazterrak ikaraturik,

 egin zenduban purruka.

 Nelson galgarri, aren nausian

 arrokeria ¡o Churruka!

 gure Españako bandera ederra

 biziro goyan eukita

 zure arnasa aitu artian

 ta arnasarekiñ bizitza,

 Inglesak berak arriturikan

 zure eginkizun andiaz.

 Bizi guziyan azaldudezu

 beiñ ere ezdirala buka

 gizon aundiyak Euska errian

 naiz indarka, naiz buruka.

 


inprimatu