inprimatu
Anderia, barkatu
Izenburua:
Anderia, barkatu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
649.zk.
Orrialdea:
4

Anderia, barkatu

 

 1

 

 Anderia, barkatu ene ausartzia.

 Zeren gainian zira ofentsatuia?

 Ni amodioetan niz, zu ganbiatuia.

 Zertan huts egin dautzut, nik zuri maitia?

 Orai hartan zira: egizu gostuia,

 Esposa bertzia.

 Etzinautan debalde eman eskuia.

 

 2

 

 Eskuia eman nautzun biak ezkontzeko

 Zer gertatu da gure ganbiatzeko?

 Ala atcheman duzu zonbeit ararteko

 Deklaratu direnak gaizki enetako?

 Amodio fina neke da uzteko,

 Hitzaren hausteko.

 Hautatu baitzintudan esposatzeko.

 

 3

 

 Espos hautatu maite abandonatuia,

 Zurekilako nintzen desiratuia.

 Libro denarendako zer urustatia!

 Deusetan ez baitzira dama kolpatuia.

 Nahiz adinian ziren pasatuia

 (Barka erraitia!)

 Orai kontsola zite, ene maitia!

 

 4

 

 Kontsolagarri' baita amodio fina,

 Sekulan ez ditake aski estima.

 Zu agertu baitzinen enetzat presuna,

 Ene borondatia galdu dautazuna,

 Egizu fortuna, desira duzuna;

 Enetako pena:

 Guzien jasaiteko badut ordena.

 

 5

 

 Ordenatu izan naute fede onekuek:

 Grazian pasa denbora bi maitiek.

 Ezkontzen bazirezte elgarrekin zuek,

 Jaunaren legean atchik azkar biek.

 Erraiten dutena ministro handiek

 Bai eta fraileek:

 Argia nun duten fede ukatuek!

 

 6

 

 Federik ez nautzun sekulan galduko,

 Fidel egon bazine zu enetako.

 Zuk nahi duzu bizi faltsuen legeko

 Malezia munduan bethi zure peko.

 Etzitela izan gauza hortan flako.

 Ez da sekulako.

 Ni ez othe naiz erremediatuko?

 

 7

 

 Erremediatzia bertze zenbaitekin,

 Ene bihotzak ez du hori atsegin.

 Amodio fidela eman nautzun behin,

 Kotzolatzeko orai ez dakit zer egin.

 Ene entradara berak behar du jin

 Bai eta izan fin:

 Orduan ezkonduren nuzu zurekin!

 

 8

 

 Ezkon zite, maitea, plazer duzunian.

 Gaztetasuna gozaturik munduian.

 Ni enganatu nuzu Joan den aspaldian.

 Polliki mintzo zinén, bainan malezian.

 Kontinatu banu denbora luzian,

 Min dut bihotzian.

 Etzaitudalakotz, andre, sahetsian.

 

 9

 

 Sahetsian andrea ezarriko dut nik

 Zu bainon gazte eta bullantchagorik.

 Zuri iduri zaitzu, ez duzula parerik.

 Amodioz buketa egin dut berririk.

 Zonbeiten ahalgez egon niz gorderik.

 Ez nahiz irririk,

 Zeren atchiki nauzun enganaturik.

 

 10

 

 Enganioz ez nauzu deusetan kolpatu.

 Ez duzu adituren, gazte delikatu,

 Lehenbiziko flora aspaldi pasatu...

 Orai behar zinuke ongi buketatu.

 Heinean irauten behauzu penetu

 Gorputza jenatu:

 Gaizki mintzatu banaiz, othoi barkatu

 

 11

 

 Barkamendu ondotik zure salutatzen.

 Amodio huntarik ez da mintzatzen:

 Sekulako fortuna gogoz desiratzen.

 Espos maite batekin hala izan ziten.

 Hasten naiz kantatzen, doloren kondatzen.

 Ari naiz higatzen,

 Pentsamendu onik ez baitut egiten.

 

 12

 

 Ene pentamenduia amodiua zen.

 Bihotzaren erditik jalgia baitzen.

 Hamar mila lekua zu ganik urrun zen.

 Etzitut ikusiko lehenaz hantatzen

 Hartzen badugu ere fidel egon ziten

 Gizonen tratatzen.

 Hola berant dagonak ez du egiten.


inprimatu