Anchiņako erri-kantachu eder-bat
N. Orriak aidez aidez
Ifarchu dulzia,
Landa-mintz ederrian
Doian errekia.
Anche topatu neban
Birjiņa Maria,
Orraztuten zebala
Buruko ulia.
Ez zan a ulia, ez,
Ezpada urria,
Ulondo bakocheko
Zerison perlia.
A. Urreratu zakidaz,
Arima maitea,
Benetan maitatzen dot
Nik zure pedea.
Eskintza orregaitik
Zeuk, neure alabia,
Artu izango dozu
Zeruko koroia.
N. ŋNun-dago, Amandrea,
Zeroren Semea,
Zeruti jatsiriko
Gure mesedea?
Berak argitu daidan
Neure arimia,
Ikusi daian gero
Zeruko bidia?
A. Or goiko munachuan,
Oņak ortotzian,
Keriz emoten deutsan
Ganeko arantzian,
An dago bada neure
Aranz-larrosia,
Zuri ta gorria da
Neure amoria.
Begiyak ditu baltzak,
Urrezko ulia,
Aoa chit ederra
Ta zoragarria.
A maite ez dabenak
Bere biotzean,
ŋZer maitatu deike
Damurik bagean?
Bere ondoren dabiltzaz
Zeruko aingeruak,
Ibarrak apainduten
Lora usaintsuak.
Choriak-bere pozez
Soiņu alegrian,
Kantau daroakez
Guztiak batian.
Irri-barrez diardutso
Landako loriak,
jantzirik bere ondran
Soņeko barriak.
Lurreko abereak
Bere mesedean,
jaiyo ta arrazkero
Dagoz ardurean.
Zeubekgaitik bakarrik
Zeruti lurrera,
Jatsi da nire jesus
Gizon izatera.
A gaitik, neure alaba,
Kantau daigun, kanta,
Berari emoteko
Betiko alabanza.
N. Agur, jesus laztana,
Jainko ta gizona,
Zu beti izango zara
Gure zoriona.
Zeureak gara guztiz
Gorputz eta ariman,
Izango gara bere
Bizitza guztian.
Izan gaitezan Zugaz
Aitaren echean,
Espiritu Dontsuaz
jainkotasunean.
|