Adin handiala heltürik
1
Adin handiala heltürik
laster zütüet ütziko,
Azken mezü baten hatsaz
herria düt ürgatziko.
2
Etxek etzazüe gora
kantü, dantza, maskarada,
Zinka eta irrintzina,
gain gainetik pastorala.
3
Bena hori zer lizate
agor baliz eüskara?
Tximinokeria batetan
hiltzat günüke kültüra.
4
Hurik gabeko erreka,
früta gabeko ezürra,
Fede gabeko meza bat,
laidogarriko gezürra!
5
Gezür hori litzateke
eüskara gabe Eüskadi
Eüskal-Herria hil laite
eüskara ixil baledi.
6
Ait'et'amen mintzajean
da Herriaren bizia,
Politikaren gainetik
batarzünaren bidea.
|