Zer aldaiketzut, Ama bakarrik
Arrese Beitia
Zer aldaiketzut, Ama, bakarrik
agonia estu onetan?
Zotin, zizpuru, negarrez urtu
etziņik zure onetan;
parka eskatu seme danentzat
biotzez bene-benetan,
zure arimia lagun ipinten
Jainkoaren eskuetan.
Zuaz mundutik orban bagarik,
zuaz mundutik garbia,
zuaz mundutik adorau baga
ez idi ta ez beya;
beti gorrotau, beti zapaldu
zenduan idolatria,
ta orain zagoz Jaunari emoten
fedian zintso bizia.
Il da Euskera! Il da Euskera!
Betiko itxi dauz begiak!
Negar Arabak, negar Gipuzkoak,
negar egin bei Bizkayak!
Negar arkaitzak, negar mendiak,
agortu arte iturriak,
ainbeste geixo, ainbeste gatxen
osasun emongarriak!...
Zagoze oraindik zutik arkaitzak?
Dollortu baga mendiak?
Samur emoten Somorrostrogaz
zuen ondasuntegiak?
Errotak klan klan, taun taunka olak
eta pill-pill iturriak,
biziro errekak baita itxasuak
opaka arrantza ugariak?
Geyegi da ta ausi arkaitzak,
onegi ez izan mendiak,
lurpertuteko Euskera illa ta
bere ondasun biziak;
bera tontorrak, bete arruak,
erdue Gaztel su-igarrak
agortu errekak, lurtu itxasuak,
agur euskeldun ibarrak.