Uste ez neban ordu bat
Arrese Beitia, Felipe
Bizkaiko arma arriari
Josirik neure begiak,
Kantauko dodaz Euskal-
Erriaren gloriak.
Ichas olatu irakiņetan
Ara ona jira bira,
Pilloto larri dabillan gisan
Ontzia salbau ezinda,
Nundik ta nora ez dakiala
Joten dan legeche kaira,
Emen sortu naz uste bagean
Oraņche zuri begira,
Itsu triste bat otoz-otoan
Sartzen dan legez argira.
Leikarraldorik gogortuenak
Eguzkiagan begiak,
Josi orduko badira asten
Negarrez urtzen guztiak,
ŋZer egin daike gaur nire biotz
Bigun ta argizagiak,
Ez dauz botako begietatik
Ugari malko goriak,
Zure personan pozez kantaurik
Euskal-Erriko gloriak?
Nire mingaņak ots egin begi
Trumoe baten soņuan,
Odei peleak oi daben legez
Sarritan egin zeruan,
Pentsamentuzko burruka asko
Ditudalako buruan,
Euren chimistak urten begie
Zirt-zart kanpora beingoan,
Zu zelakoa izan ziņean
Jakin dagien munduan.
Zu zer ziņean mundu danari
Esanaz bildurrik baga,
Lurra guztia zuri begira
Beti len zurtu oi zala,
Soru danean zure antzeko
Lorarik iņon etzala,
Zure orria beti zalako
Mardo, eder ta zabala,
Zeure fedea beti zuria
Izan zalako bakarra.
Zuri begira gomutetan jat
Inbidiagaz onuntza,
Lorau oatzera etorrizala
Aldi askotan arrotza,
Baņa otso orreek dituen legez
Bakochak bere bildotsa,
Alan iruntsi oi zenduala
Etsayen odol garratza,
Guda danetan irabazirik
Etozan danai garaitza.
Zergatik beti zara santsua
Beti izan zan aurrera,
Achak erantzunagaz bertatik
Aitu orduko berbera,
Aurrera, aurrera, garaitu edo
Burruketan ill bestela,
Gora mutillak, aguro goazen,
Arrotz zikiņak illtera,
Geure euskaldun fede garbia.
Datozalako galtzera.
Zu ikusirik gogoratzen jat
Beste denpora batean;
Zelakosea zinean izan
Padurako ibarrean,
Zu zelakoa zinean baita
Nabasen moro artean,
Bizarra agertu zendualako
Batean eta bestean,
Nungo azaņak ez diran illgo
Lurrak dirauan artean.
Beti ta beti izan zara zu
Alako argikaria,
Iruditurik Ipar aldeko
Izar distialaria,
Laņocho batek bere ez deutsu
Iņoz loitu arpegia,
Ia Lau milla urtez au zara
Errien miragarria,
Danetan nausi, danetan leneen,
Oi zu Euskaldun Erria!
Gloria, zuri eapaņatarrez
Artean utsik garbia,
Gloria zuri dierri onetan
Ereiņ ziņean azia,
Beste guztiak zikindu arren
Zuk dozulako grazia,
Oso gordetan odol oitura
Ta izket aņ mirragarria,
Armeniatik Aita Tubalek
Espaņara ekarria.
Gloria, zuri, Erri ugari,
Dozuna mendi naiz acha,
Zure semeak zerren sorreraz
Dakarren euroen antza,
Odeyez gora direalako
Eregiten zeruruntza,
Bat bada andi, bestea da a azkar
Bat eta beste umanta,
Beste erriak badauke bana
Zuk dituzu gaur eundaka
Gloria zerren zure umeak
Galant diran gorputzetan,
Leyaltasunez bardin bage
Biotz eta arimetan,
Zoliak euren adimentuan
Asko andiak letretan,
Biurtsariak ezin geyago
Erderaz eta Euskeran;
Solfan, kantuzts gerretan nausi
Leorrez zein da uretan.
Geyago oraindik neure Erria
Gura zinduket goratu
Zure umantak baņa gaur banan
Ezingo dodaz zenbatu,
Zerren zakustan jardin bat legez
Aņ aberats ta loratsu,
Eta mueta danetakoat
Zelan dozuzan zuk sortu,
Nire begiok or ezin dabe
Zeiņ dan onena ezautu.
Chikia zara lurrez, Erria,
Birtutez aundi gaurdaņo,
Etsayak ezin iruntsi arren
Zu aņakorik ez dago,
Beste Suiza zoragarririk
Espaņak ez dau zu baņo,
Bera ikusi daben nai nori
Baldin itauntzen bajako,
Gloria ori zurea ez danik
Ez deusku iņok esango.