Urte zar oni. (Amalauduna)
Arrese ta Beitia, Felipe
Agur, zuri urtebazoakuzana
Agur, sekulako deutsut egiten.
Agur, zu joanik gelditzen naz bada
Urte bat zarrago eginda emen;
Urte bat lenago daukat ill bearra,
Urte bai denporan orain dot galtzen,
Urte bat galduta, urte galdu dana,
Eriotzeak deust beraganduten;
Urtez ni zartzen naz, gaztetu bestea,
Ak dau metatuten kendua eni,
Eta azkenean egiń oi dau beti,
Urteak kenduaz bere legea.
Urteak oztuta isten nabela ni,
Urte-ta bizitza biak bagea.