Urrineko inchaurrak. Esangia
Arrese Beitia, Felipe
Sarri agertuten dau gois ona zeruak
Egun argi bat izan dagian munduak;
Lorarik lora egan micheleta pozik
Ibilten dira arro, chukun ta politik;
Ume koskonduchuak, zoraturik legez,
Jarraika duaz urrin artu albadabez,
Daukezalako grana ta urrezko eguak,
Balira legez gauza tint baliotsuak;
Baņa artu orduko euren eskuetan
Auts biurtuten jakez ego ederrok bertan.
Orra umien pozak zertara datozen
Gauz eder baten jaube ustez egin arren.
Eguzki argiagaz bardin landa baten
Gauzacho bat dizdizka urrin hada ikusten
Lora guztiak baņo au da ederrago:
Bertara juan eta ŋbaņa an zer dago?
Ez lora pichi eder, ez zoragarririk,
Ispilli zaticho bat ausia bakarrik.
Gauza andia dala pentsau eragiten
Izar bustandun bere sarri da agertuten;
Askok sinistu oi dau dala miraria
Ta gerra andi baten seņale garbia;
Orrelako gauzarik ezer izan ez da
Jende guztia larri ipinten dau bada.
Urietan piestak dirala ederrak
Esaten dabe beti urtero paperak;
Bertara juan eta, io zenbat alditan,
Pentsetan zan lakorik an ez da topetan!
Diru asko gastan ta damututa echera
Etorri oi da sarri juana ikustera.
Arrantzalle bat baldin bada azartua
Asko artzeko ustez sarri urrin dua,
Gaņera kostan bada gabetan farola
Illunagaitik bere ez deutsa ardura,
Eskerrak emon beyoz alan farol oni
Utsik izanda bere oi dalako etorri.
Baita askotan dua urrin egaztia
Largaurik bere jayo ta bizi tokia,
Ichirik abia ain lumatsu biguna
Galdu baleu legeche buruko zentzuna,
Erbestetuagaitik damurik baperez
Doialako obeto bizitera ustez.
Nik bere entzun eta urriņeko gauzak,
Zoro-zororik egin nituzan ametsak,
Egan ez arren ontziz irago ichasua,
Baņa emen ez topau uste, zan lekua,
Sinisten nebalako, neke asko baga.
Dirua Ameriketan irabasten zala.
Artu dot gisaoa onek engaņu osua,
Zoratzen ninduana zan ispillachua,
Ta neure farolaren erraņu barrutik
Nago urriņegira emen etorririk,
Baņa banintzateke ichas egaztia
Laster artuko neuke nik Euskal-erria.
ĄO, neure jayoterri ta eche kutuna!
Orche dot nik abia apatz ta biguna;
Baitabere or daukat kostako farola,
Zein dodan biotzeko amacho laztana;
Beraren argipetik ez baneu nik urten
Ez nintzan aurkituko ume zurtz gaur emen.
Baņa izan naz beti ni chori-burua,
Alperrik orain daukat miņ eta damua:
Inok gura ez padau nik legez erratu.
Esaera on zarrak, gaztiak, sinistu:
Urriņeko inchaurrak ost audiak dabez,
Bertara juan eta billatu baperez.