Uri bateko ordu larria
Arrese Beitia, Felipe
¿Ez dantzuzue sutunpen otsa
Mingotz garratza?
¿Ez dakutsue ikaraz
Lurra guztia dardaraz?
......................
¿Ez aldozue entzuten emen
Zelan datorren
Tronpet-otsen durundua,
Zein dan gerrako soñua?
.......................
Jende pillo bat an deadarrez,
Asko negarrez,
Okerren emakumeak
Eurai eldurik umeak.
¡Ai! egi-egiaz dago esana,
Bazetozala,
Arrotzak gure lurrera,
Danok menpean artzera.
Ia nik beintzat dot sinisturik,
Au ikusirik,
Mugatik dirala pasa,
Laster dirala ontintza.
¡Ara!... agura zar bat miñduta!
Guri uluka:
"Erdue gazte ta zarrak,
"Dandanak artzera armak.
"¡Milla arrayoa! ez ikaratu!
"Ill edo goitu
"Bear da arerioa,
"Naiz izan demonioa..."
Ta or zelan diran trincherak bete
Berealase,
Jende gazte armaduaz,
Ekin nayan amorruaz.
Muru sendoaz barriz erria
Dago ichia;
Ez daukagu ardurarik.
Etsairik okerrenenik
Garealako gaur illgo emen,
Emon baño len
Iñori gure erria,
Kutun aiñ maitagarria.
Alperrik daukez buruak zurrak,
Astiñ muturrak,
Guk bere erkiñaguak
Ez doguz mutur-buruak.
Alperrik datoz erabagirik,
Amorraturik,
Arrapetako ustean
Uri au beingo batean.
.....................
Ez da ardura, bardiñ eundaka,
Zeinda millaka,
Badatoz bere milloiak,
Gizonen ordez legoiak.
Zeiñbat geyago datorkigula,
Guk ori gura,
Emon daiegun saria
Daukena irabazia.
.................
.................
Ez dira agiri ¿nun ete dira
Ainbeste milla?
Zer ete dabe legoiak
Isillduteko orroiak?...
¡A! jakin dabe gure agiñak
Dirala miñak,
Apaldurik belarriak,
Aruntz jarririk begiak,
Igeska doaz guztiak.
....................
....................
¿Noizko dozuez, musikariak
Soñu-jokiak
Bizi zoliak?
Urten zaiteze bertatik,
Zabiltze kaleetatik,
Uri barru ta kanpotik.
Pasko-goisa duiñ alegerea
Da gaur gurea.
Pare bagea;
Dabiltz chimistaz kanpaiak,
Inok bultzatu bagiak,
¡O! zeiñ mirari aundiak!
Izarretara diru iguak
Echapleruak,
Emen sutuak,
Kontetan dabe zeruan,
Zer gertatu dan soruan,
Usterik etzan orduan.
Argizko lora ¡o! zeiñ zuriak!
¡Urdiñ gorriak!
Berde oriak!
Polito polito beera,
Jatsiten dira lurrera,
Barri onak emotara.
Pozarren dira andrak erotu,
Edo zoratu,
Batzuk geisotu,
Atsegiñez gañeztuak,
Agurak eta atsuak,
Dantzan dabiltz gastetuak.
Ordu char baten ondoan alan
Ez dakit zelan,
Etorria dan,
Illentzat biztugarria,
Larrien nasai aldia,
Libertade aiñ aundia.
Dana da oraiñ soñu jotea,
¡Ay! eleisea!
Argiz betea!
Ikusteko dago duiña,
Altaran Ama Birjiña,
Zeru lurren Erregiña
Goazen guztiok agurtutera,
Ama ederra,
Dalako bera,
Guretzako anparoa,
Oraiñ len ta betikoa,
Maria loi bagakoa.
Bere oñetan auspoz otzunik,
Makur makurrik,
Umill umillik,
Emon daiogun biotza,
Arimea ta gorputza,
Kantau asko alabantza.
......................
......................
Gloria zuri eta eskerrak,
Ama eta Dontzellea,
Zara parerik bagea,
Garailari, eskergea,
Uri onentzat beti zaitugu,
¡0! Maria, zu jaubea!
Gloria zuri Jaungoikoaren,
Ama, alaba, esposea,
Kristau erriko ondrea,
Eta euren jagolea,
Arerio ta etsai zitalen,
Bildur ta usatzallea.
Gloria zuri gure uriak,
Emoten dautsu Andria;
Aurkitzen danak larria
Zugan dauka pozgarria,
Agaitik zaitu mundu guztiak,
Laztan ta maitagarria.
Gloria zuri mundua ez eze,
Internu goitutzallea,
Guretzat nasaitzallea,
Premiñan laguntzallea,
Ordu estu ta larrietatik
Zachakuz libratzallea.
|